Zientzia Zirkularraren bidez, gure gizarteari ezagutza transferitzea eta Unibertsitatean sortzen diren azterlanak eta ikerketak komunikatzea sustatu nahi da. Bere helburu nagusia zientzia eta teknologia Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea da. Zientzia Zirkularraren programan, gure unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak ikastetxeetara joaten dira dibulgazio hitzaldiak edo tailerrak ematera.
Zientzia Zirkularraren programa G9-SCIENCE4ALL Europako proiektuaren testuinguruan antolatzen da. Europar Batasunak mundu osoko gizarte-arazo handietarako konponbideak planteatzeko asmoz abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioetan zentratua. Misio horiek minbiziari, klima aldaketara egokitzeari (eraldaketa soziala barne), urari eta ozeanoei, hiri adimendun eta klimatikoki neutroei eta lurzoruaren eta elikagaien osasunari buruzkoak dira. Beraz, 2025/2026 ikasturte honetan dibulgazio hitzaldiak eta tailerrak bost misio horiekin lotuta daude nagusiki.
Hitzaldiak eta Tailerrak
JARDUERA BETETAK
- Antzinako erromatar gizartea ezagutuz epigrafiaren bitartez
- Bioerremediazioa. Organismo ezberdinen bidezko inguruneen deskontaminazioa
- Edaten dugun ura aztertzen
- Iraganeko eta oraingo detektibeak: antropologiaren eta genetikaren arteko bidaia, enigmak zientziaz argitzeko
- Kimika medikoa: molekulatik medikamentura
- Misioa: lurraren osasuna zaintzea, gure elikagaiak zaintzeko
- Termografia eraikinen efizientzia energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta
- Zer da zientzia? Nola ikertzen dugu?
JARDUERA BETETAK
- Antzinako erromatar gizartea ezagutuz epigrafiaren bitartez
- Argiaren ezkutuko boterea: kolorea, fluoreszentzia eta terapia
- Aztarna arkeologikoen tailerra: Antzinako Aroa ezagutzen
- Aztarna arkeologikoen tailerra: Erdi Aroa ezagutzen
- Bakterioak: Aliatu ikusezinak eta sortzen ari diren mehatxuak
- Berotegi-efektua esploratzen
- Eguzkiaren aurkako gure larruazalaren babes ikusezina
- Energia 2×1: nola berotu zure etxea eguzkiarekin (fotovoltaika) eta airearekin (bero-ponpa)
- Energia historian
- Eta begian zauriak badaude, zer?
- Garuna osasuntsu mantenduz
- Historiara hurbiltzen: arkeologia tailerra
- Hondakinetik baliabidera: biomaterialak eta bioerregaiak ekoizteko biomasaren aprobetxamenduari buruzko dibulgazio-tailerra
- Imanak, nanoimanak eta minbizia
- Kimika medikoa: molekulatik medikamentura
- Lurrikara eta tsunamiekin experimentatzen
- Mikroplastikoen atzetik: etorkizun jasangarriaren aldeko zientzia
- Minbizia eta gorputzeko zelula gutxi batzuen norberekeria
- Minbizia ikertzen eta karrera zientifikoa
- Misioa: lurraren osasuna zaintzea, gure elikagaiak zaintzeko
- Natur baliabideen maldizioa
- Nerabeak konektatuta ala deskonektatuta? Hausnartu dezagun Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz
- Termografia eraikinen efizientzia energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta
- Ur nahikorik egongo al da denontzat?
- Ze zapore du urak?
- Zelulen arteko elkarrizketak: minbiziaren garapenean sekretu handienetako bat
- Zer da DNA?
- Zer da zientzia? Nola ikertzen dugu?
JARDUERA BETETAK
- Dinosauroak
- Hondakinetik baliabidera: biomaterialak eta bioerregaiak ekoizteko biomasaren aprobetxamenduari buruzko dibulgazio-tailerra
- Itsasazpiko bizitza bere lekua tinkatuz: mikroalgetatik zebra muskuilura
- Itsasoa eta kutsadura
- Misioa: lurraren osasuna zaintzea, gure elikagaiak zaintzeko
- Osasun bakarra planeta bakar batentzat
- Plastikoak, onak ala txarrak dira?
- Termografia eraikinen efizientzia energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta
- Zein objektu dira magnetikoak?
