KIMIKA

Kimika eguneroko bizitzako gauza garrantzitsuenetan dago, nahiz eta ez garen beti horretaz jabetzen. Zientzia Astean ahaleginduko gara kimikaz dugun ikuspegi negatiboa desegiten. Izan ere, kimikari zor dizkiogu, adibidez, gure higiene pertsonaleko produktuak, latako janariak, janzten ditugun arropak eta abar eta abar.

Nitrogeno likidoarekin esperimentatuko dugu, ezin konta ahala erabilera baititu: sukaldaritzan ere erabiltzen da! Tinta ikusezinarekin idatzitako mezu ezkutuak bidaliko ditugu,  porexpan edo «kortxo zuria» desagerraraziko dugu eta jenio bat askatuko dugu erreakzio kimiko izugarri batekin. Gainera, fluido ez-newtondarrak eta haien propietateak ezagutuko ditugu, eta ikusiko dugu zer egiteko gai den uraz nahastutako arto irina.

Ikusiko duzu kimika hementxe bertan dagoela, zeure eguneroko bizitzan.

PARTE HARTZEN DUTE