Ginkana – Emakumeak Ozeanoen Ikerketan

Gure planetaren bi heren baino gehiago estaltzen dituen arren, gaur egun, ozeanoak ezezaguna izaten jarraitzen du zientziarentzat baina baita gizartearen zati handi batentzat ere. Euskal Herrian bezela, itsasoarekin lotutako lurraldeetan, elikagai eta energia iturri gisa, edo/eta aisialdi zein garraiorako itsasoaren zerbitzuetaz baliatzen garen arren, itsasoak oraindik sekretu ugari gordetzen ditu. Emakumeek zientziaren historian garatutako lan zientifikoak ere ezkutuan daude, izan ere, gizonak nagusi diren munduan ahaztuta daude. Gaur egun, erreferentzia horiek berreskuratu behar ditugu itsasoko ikertzaile edo ikertzaile izan nahi duten gazteak inspiratzeko.

Ozeanoen Nazioarteko Eguna dela eta (Ekainak 8) eta irailean burutuko den Ikertzaileen Gauaren beroketa gisa, Euskal Herriko Unibertsitatearen parte den Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaleko Ikerketa Zentroak, hots, Plentziako Itsas Estazioak (PiE-UPV / EHU) ekintza interaktibo bat eskainiko du nerabeen artean bokazio zientifikoa sustatzeko, tokiko eta mundu osoko itsas ondarea ezagutzera emateko, emakume ozeanografoen adibideak erakusteko eta gure zentroan egindako ikerketa zientifikoekin lotutako jarduerak ezagutarazteko.

Metodologia

Ekainak 8an birtualki eta autogidatuta burutuko den jarduera, ikastetxeei zuzenduta dago eta google earth sarbide libreko plataforma erabiliz, ginkana birtuala izango du ardatz. Gure kostaldeko gune esanguratsuetatik zehar egingo den biran zehar, emakume zientzialari ezberdinen ozeanografiari lotutako ekarpenak ezagutuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek erronkak eta probak gainditu beharko dituzte, itsasoaren inguruan eta kostaldearen garrantziaren inguruan zein itsasoak Euskal Herrian eskaintzen dizkigun baliabideen inguruan duten ezagutza hobetuz. Klase osoaren galderen erantzunekin, erantzun bateratu bat osatu eta igoko da eskuragarri jarriko dugun estekan. Asmatzaileen artean, klase osoarentzako hainbat sari interesgarri zozketatuko dira!

Edukia Espainiako Ozeanografia Institutuaren (IEO) ekimen ozeanikoaren bilduman oinarritzen da, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren – Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (FECYT) lankidetzan (https://oceanicas.ieo.es/).

Dinamikan parte hartu nahi duten irakasleek hemen eman dezakete izena. Parte hartzera onartuak direnek laster jasoko dituzte parte hartzeko azalpen zehatzak! Animatu!

UPV-EHU-PIE
Oceanicas
Itsasmuseum