Green edo greenwashing? Energia, jasangarritasuna eta marketin arduratsuaren boterea

Ikertzaileak:  Lidia García Zambrano eta Maite Ruiz Roqueñi
Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Finantza Ekonomia II. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

GIH 12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak
GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketarekiko kezka gero eta handiagoa den testuinguru honetan, energia eta teknologia sektoreetako enpresa askok jasangarritasunarekin lotuta beren gain hartutako konpromisoen berri ematen dute. Baina nola bereizi dezake benetako konpromisoa irudi berdearen estrategia hutsetik? Jarduera interaktibo honen bidez, greenwashing (irudi berdearen garbiketa) zer den aztertuko dugu, eta marketin etiko eta gardena trantsizio energetikoa bizkortzeko funtsezko tresna izan daitekeela erakutsiko dugu.

Dinamika bisualen eta energiaren sektorearekin lotutako benetako adibideen bidez (energia berriztagarriak, energia eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria…), parte hartzaileek honako hauek ikasiko dituzte:

  • Jasangarritasunari buruzko mezu engainagarriak edo zorrotzak ez direnak identifikatzen.
  • Modu garden eta zorrotzean oinarrituta komunikatzen.
  • Klima aldaketa geldiarazteko benetan lagungarriak diren marketin energetikoaren arloko jardunbide egokiak ezagutzen.

Jardueraren helburua ingurumen komunikazioaren inguruko ikuspegi kritikoa eta eraikitzailea sustatzea da, marketina pertsuasiorako tresna izateaz gain, etorkizun jasangarriago eta bidezkoagorantz aurrera egiteko tresna estrategikoa ere badela erakutsiz.