ENEDI (Energética en la Edificación) ikerkuntza taldean eraikinen energia eraginkortasunaren esparruan egiten dugu lan. Horretarako, eraikinen energia eskaria murrizteko material eta eraikuntzako soluzio berriak ikertzen ditugu. Era berean, klimatizazio eta etxeko ur beroaren instalazioak aztertzen ditugu, haien energia kontsumoa optimizatzeko eta barne inguruneko kalitate baldintza egokiak lortzeko helburuarekin.
Gure txokoan, kamera termografikoaren laguntzarekin, isolamendu termikoa bezalako elementuek eraikinen energia aurrezpenean izan dezaketen eragina erakutsiko dugu. Era berean, eraikinen birgaitzean maiz erabiltzen den fatxada aireztatu baten osaera azalduko dugu. Horrez gain, lagin batzuen bidez, fase aldaketako materialak zer diren, nola funtzionatzen duten eta zertarako erabiltzen diren “bero bateria” gisa erabiltzen diren azalduko dugu.