Ikertzaileak: Uxue Llano Abasolo eta Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Azken hamarkadetan aurrerapen teknologiko handia eman da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) mundu-mailan hedatuz. Horiek gure bizitzetan oso azkar txertatu dira eta egiten jarraitzen dute, gure gizarteko arlo ezberdinak erabat aldatuz, esaterako lan egiteko, komunikatzeko edo entretenitzeko moduak. Gure egunerokotasunean emandako txertatze hori, IKTen erabilera eta arriskuei buruzko jakintza edo irakaspen egokirik gabe eman da. Arrisku horiek ezagutzea bereziki garrantzitsua da haur nerabeen eta gazteen artean, izan ere, ez dute gaitasun kritikoki nahikorik tresna horiek egoki erabiltzeko.
Egoera hori izanik, ezinbestekoa da arriskuak identifikatzea eta eskola zein familien arteko elkarlanaren bidez testuinguru digital seguruak sustatzea. Gure ikerketen bidez, haur (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek) eta gazteek (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, batxilergoa, Lanbide Heziketa eta graduetako ikasleak- ikasleak) IKTak modu problematikoan erabiltzen dituzten jakitea, horien erabilerak duen harremana gazteen ongizatearekin eta garapenarekin identifikatzea eta erabilera egokia sustatzeko proposamen ezberdinak aurkeztea da.
Txoko honen bidez IKTekin lotutako onurak eta arriskuak aurkeztuko dira, hauen erabilera problematikoarekin lotutako aldagaiak erakutsiko dira eta hurbiltzen diren haur, gazte eta helduen artean hausnarketa edo kontzientzia piztu nahiko da.
