Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauarekin, Europan ospatzen den zientzia dibulgaziorako ekitaldi handienetako batekin. Aurten irailaren 27an egingo da.
Ekimen horren helburu nagusiak dira ikertzaileen figura herritarrei gerturatzea, beren zeregina eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutarazteko, baita ikasleen artean ikasketa zientifikoen aldeko hautuak sustatzea ere, genero arrakalak deuseztatzeko.
Ekitaldia kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan egiten da eta Europako Batzordeak finantzatuko du, Europan ikasketa zientifikoak sustatzeko Marie Skłodowska-Curie Ekintzen bidez, Horizon Europa Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren barnean.
UPV/EHUk G9- SCIENCE4ALL Europako proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau, Unibertsitateen 9. taldeak sustatua (G-9) *.
G9- SCIENCE4ALL, proiektua ardaztuko da Europar Batasunak abiarazi dituen bost ikerketa eta berrikuntza misioetan, mundu osoko arazo sozial handietarako irtenbideak planteatzeko xedez. Misio horien gaiak dira minbizia; klima aldaketarako egokitzapena (gizarte eraldaketa barne); ur eta ozeanoak; hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak eta lurzoruaren eta elikagaien osasuna. Horiek guztiek lagunduko betetzen Europako Itun Berdeko helburuak, Minbiziaren aurkako Borrokarako Europako Planekoak eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH).
* G-9: bederatzi unibertsitatek osatutako taldea da(Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Oviedoko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Zaragozako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatearen lankidetzarekin.