ENEDI (Energética en la Edificación) ikerketa-taldean eraikinen eraginkortasun energetikoaren esparruan lan egiten dugu. Horretarako, eraikinen energia-eskaria minimizatuko duten material eta eraikuntza-irtenbide berriak ikertzen ditugu. Era berean, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak aztertzen ditugu energia-kontsumoa optimizatzeko, barne-giroaren kalitate-baldintzak lortzeko helburuarekin.
Gure txokoan, kamera termografiko baten laguntzaz, eraikinen energia-aurrezpenean isolamendu termikoa bezalako elementuek izan dezaketen inpaktua erakutsiko dugu. Fatxada aireztatu baten osaera ere erakutsiko dugu, eraikinak birgaitzeko erabili ohi dena. Eta lagin batzuen laguntzaz, energia termikoa biltegiratzeko erabiltzen diren fase-aldaketako materialak zer diren, nola funtzionatzen duten eta zertarako erabiltzen diren azalduko dugu.