Ikertzaileak: Ismael Ayuso Marazuela eta Sara Fernández Uria
Fisika. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Matematika Aplikatua. Bilboko Ingeniaritza Eskola
Elektromagnetismoa eta beste energia mota batzuk ardatz dituen jarduera dibulgatzaile eta interaktiboa proposatzen dugu. Jarduera nagusia bobinekin eta imanekin esperimentatzea izango da, elektrizitatea modu errazean nola sor daitekeen erakusteko. Gainera, aerosorgailu baten maketa funtzional txiki bat eraikiko dugu, haizearen energia elektrizitate nola bihurtzen den ikusteko, eta, hala, fisika energia berriztagarriekin lotzeko.
Osagarri gisa, argiari eta uhinei buruzko esperimentu eta erakustaldi txikiak eskainiko dituzte, inguruan ditugun energia forma desberdinei buruzko ikuspegia zabaltzeko asmoz. Bonbillak, laserrak eta iragazkiak erabiliko ditugu argiari buruz energia-forma gisa hitz egiteko eta astronomoek Unibertsoa behatzeko nola erabiltzen duten azaltzeko. Hortik aurrera, argia uhina delako kontzeptua sartuko dugu, interferentziak, difrakzioa eta optikako oinarrizko beste efektu batzuk behatzeko aukera ematen duten materialekin jolastuz.
Helburuak:
- Fisikarekiko interesa sustatzea, ikusizko eta manipulaziozko esperimentuen bidez.
- Jendeari elektromagnetismoa, uhinak eta energia berriztagarria modu irisgarrian hurbiltzea.
- Zientzia eguneroko aplikazio errealekin lotzea.
Gaiak: Fisika, Elektrizitatea eta elektronika, Energia, Argia eta uhinak.
