Glutenaren mundua esploratzen: pertsona guztientzako zientzia dibertigarria

Ikertzailea: Gesala Perez Junkera
Farmazia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 4. Kalitatezko hezkuntza
GIH 10. Desberdintasunak murriztea
GIH 12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak

Jarduera hauen bidez, glutenaren munduari buruz sentsibilizatzea, informatzea eta jakin-mina piztea bilatzen dugu, baita gaixotasun zeliakoa duten pertsonentzako elikadura seguruak duen garrantzia ere. Gure ustez, zenbat eta jende gehiagok ulertu, orduan eta errazagoa izango da segurtasuna eta inklusioa gune guztietan bermatzea eta inklusioa sustatzea.

  • 1. Tailerra: Zein irinak ematen dio elastikotasuna oreari? Eskuekin aurkituko dugu!
  • 2. Tailerra: Glutena du edo ez? Elikagaien detektibeak martxan! 
  • 3. Tailerra (Aukerakoa): Glutenik gabea, benetan? Ikasi etiketak irakurtzen aditu batek bezala