PROMISE QUANTUM: Minbizia aztertzeko irudi kuantikoko sistemak

Ikertzaileak: María Dolores Boyano López eta Estíbaliz Garrote Contreras
Zelulen Biologia eta Histologia

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria
GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
GIH 12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak

“Distiratzen duena ez da beti perfektua“

Bazenekien “akats” bat duen diamante batek lagundu diezagukeela tumore-zelula biziak detektatzen, kaltetu gabe?

Gure txokoan ikusiko duzu nola teknologia kuantikoa (bai, kuantikoa!) biologia zelularrarekin bat egiten du ikusezina ikusteko. Erakutsiko dizugu diamante oso bereziekin nola egiten dugun lan. Diamante horiek aldaketa txiki batzuk dituzte egituran (NV zentroak deitzen zaie), eta sentsore kuantiko ultra zehatz gisa jarduten dute, zelulak hobeto ulertzen laguntzen digutenak.

Lan hori PROMISE QUANTUMen parte da. Ikerketa-proiektu hori Europar Batasunak finantzatzen du Horizon 2030 programaren barruan, eta talde zientifiko eta teknologikoen nazioarteko partzuergo bat biltzen du.

Jarduera gaztelaniaz izango da.