Minbiziaren aurkako ginkana

Ikertzaileak: Lorea Valcárcel Jiménez eta David López Jiménez
Biokimika eta Biologia Molekularra. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 4. Kalitatezko hezkuntza

Proba formatibo eta dinamikoen bidez, “Minbiziaren aurkako ginkana” bat egingo dugu, gizarteak gaixotasun multzo horri buruz dituen ezagutzak testatzeko. Haur zein helduentzako jarduerak egongo dira: mahai-jolasak egingo ditugu, besteak beste, galdera hauekin: zer da minbizia? nola da ohikoa gizartean? Azalduko dugu tumore-zelulen bilaketa nola egiten den, nola ezkutatzen diren eta horiek aztertzeko nola ikertzen ditugun. Halaber, aztertuko dugu gure ikerketan oinarritutako pazienteentzako terapia pertsonalizatuak nola garatzen ditugun.