Ikertzaileak: Magdalena Wojtas, José Ramón Pineda Martí eta Lucía Pérez Benítez
Zelulen Biologia eta Histologia. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Bazenekien gure zeluletako “marka kimiko” txiki batzuek garunaren funtzionamendua alda dezaketela, gure DNA ukitu gabe? Edo posible dela laborategian sortutako garun txikiak erabiliz garuneko gaixotasunak aztertzea?
Jarduera honetan, neurozientzia modernoaren mundu liluragarria esploratzera gonbidatzen zaitugu. Material bisualen eta jarduera interaktiboen laguntzaz, gai hauei buruz hitz egingo dugu:
- Garuna nola eratuta dagoen eta zer zelula-motek osatzen duten.
- Zer gertatzen den garuneko tumore bat garatzen denean.
- Nola erabiltzen dituzten zientzialariek saguak, euliak eta organoideak gure garuna hobeto ulertzeko.
- RNAn “marka” horiek zer diren eta zergatik eragin dezaketen garuneko minbizia bezalako gaixotasunetan.
Jarduera hau Burmuinaren Astearen (Brain Awareness Week) parte da, zientzia jendearengana hurbiltzeko nazioarteko ekitaldi bat.
Gure helburua da ezagutzak partekatzea, jakin-mina piztea eta elkarrekin hausnartzea nola eragin diezaiokeen gure inguruneak garunaren osasunari.
Zatoz, galdetu, esperimentatu eta zure jakin-minak eraman zaitzala mezu zelularrek zure garuna nola alda dezaketen ezagutzera!
