Proposamenak 2026

Ikertzaileen Europako Gaua-n parte hartu nahi duzu?

Ikertzaileak eta euren lana gizartera hurbiltzea helburu duen ekimen horren ekitaldi nagusia, Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka, irailaren 25ean ospatuko da Europa osoan. Gure unibertsitateak, G-9ko besteekin batera, ekimen horretan hartuko du parte aipatutako egunean 17:00tik-21:30etara Bilboko Areatzako kaian, txokoak edo stand-ak antolatuz.

EHUk Europako G9EU4RESEARCH proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau. Proiektua G9-Unibertsitateak taldeak sustatzen du, eta honako ardatz hauetan oinarritzen diren ikerketak ezagutaraztea du helburu:

  • Genero-oreka
  • Aniztasuna eta zientzia inklusiboa
  • Zientzia Irekia eta Ikerketa eta Berrikuntza arduratsua
  • Europako Itun Berdea
  • Minbiziaren aurkako Europako Plana
  • Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)

Beraz, gonbidatzen zaituztegu lerro nagusi horiekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkeztera, edo aurretiaz prestatuta  dituzuenak egokitzera, modu naturalean horretarako biderik ematen badute behintzat. Proposamenak aztertzean, kontuan izango da proposatutako jarduerak gai-ardatzarekin daukan lotura,  baina edozelan ere, ez da ezinbestekoa jarduerak gai horrekin  loturarik izatea, Ikertzaileen Europako Gauaren azken helburua ikertzaileak eta euren lanak gizarteratzea baita.

Bidali zure proposamena formulario honen bitartez. Esteka gaituta izango duzu ekainaren 15era arte:

Deialdiari buruzko zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko, idatzi, mesedez, helbide honetara: zientzia-astea@ehu.eus;  edo deitu zenbaki hauetara:

  • 94 601 24 33 (Miguel Blanco Huertas)
  • 94 601 52 35 (Nagore Gainza)