Behaketa astronomikoa

Jarduera honetan, EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek zuzendutako behaketa astronomiko batean parte hartu ahal izango dugu, astronomia profesionalaren hainbat alderdiri buruzko ezagutzak eskuratuz. Almeriako Calar Alto behatokiko 1.23 metroko diametroko teleskopio profesionala erabiliko da urrutiko kontrol bidez, iluntzean zeruko hainbat objektu behatzeko, hala nola galaxiak, nebulosak edo planetak.

Jardueraren hasieran, Zientzia Planetarioen Taldeak egindako ikerketaren laburpen bat egingo da, eta Calar Altoko Behatokia aurkeztuko da. Ondoren, behaketen gauzatzea eta behatutako objektuen jatorri posibleari eta ezaugarri nagusiei buruzko azalpenak tartekatuko dira.

*Jarduera bertan behera utzi ahal izango da Almerian euria egiteko arriskua badago edo zerua lainotuta badago.

Saio hau jarrai daiteke:

  • aurrez aurre, Mitxelena Auditorioan. Bizkaia Aretoa-EHU
    Sarrera librea da aretoa bete arte
  • edo streaming bidez: streaming-konexioa