Ikertzaileak: Santos Alonso Alegre eta Gorka García Casado
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
EHUko Biologia Ebolutiboa eta Giza Osasuna Ikerketa Taldeko ikertzaileek egindako jarduera honen helburua da larruazaleko mikrobiotari eta horrek giza osasunean duen garrantziari buruzko dibulgazioa egitea. Azalduko da mikrobiota horren konposizioa nola aldatzen den, gorputz-eremuaren arabera, eta erradiazio ultramorearen (UVR) eraginpean egotearen aurkako hesi gisa duen funtzioa nabarmenduko da; izan ere, erradiazio ultramorea handitzen ari da klima-aldaketaren ondorioz. Era berean, larruazalaren pigmentazioak UVRren eragin kaltegarrietatik babesteko duen funtzioaz arituko dira, hala nola DNAri egindako kalteaz eta larruazaleko minbizia izateko arriskuaz. Horrez gain, METASKIN proiektuari buruzko informazioa banatuko da. Proiektu horrek ikertzen du nola aldatzen den azaleko mikrobiotaren konposizioa UVR-maila desberdinetan dauden pertsonetan, urtaro eta eskualde geografiko desberdinetan.
Jardueraren barruan, infografia interaktiboak, pigmentazioaren neurketak, datu errealen bistaratzea eta ikerketa-prozesuaren simulazioak egingo dira.
Proposamenak dibulgazio-ikuspegia du, eta bokazio zientifikoak, herritarren parte-hartzea zientzian eta klima-aldaketaren, mikrobiotaren eta osasunaren arteko erlazioari buruzko ezagutza sustatzea du helburu.
