Cancer and translational medicine

Ikertzaileak: Cristina Penas Lago eta Beatriz Arteta Ruiz
Zelulen Biologia eta Histologia

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 5. Genero berdintasuna

Maria Dolores Boyano doktore andrea buru den ikertaldearen helburu nagusia da hautemate goiztiarrari eta metastasi arriskuari buruzko markatzaile berriak aztertzea eta diana terapeutiko berriak identifikatzea eta aztertzea, ahaztu gabe esklerotikaren eta kornearen arteko junturaren zelula amen markatzaileak aztertzea edo begiko azalera lehengoratzeko kornea bioordezkoak garatzeko mikroingurune linbarra aztertzea.

Ikertzaileen Europako Gauean, minbiziaren eta begietako patologien inguruan egiten ari garen lanen berri eman nahi dugu, bai diagnostiko tekniketan, bai bi gaixotasunen pronostikoan. Osasun arloko oinarrizko ikerketako eta ikerketa translazionaleko laborategi batean eguneroko lana nolakoa den erakutsiko dugu, laborategietan eta ospitaleetan erabili ohi diren tekniken erabilera azalduko dugu, eta herritarren osasunaren hobekuntzan aplika daitezkeen emaitzak erakutsiko ditugu.

Taldeko ikertzaileen % 75 emakumezkoak dira, Zientziak emakume izena duela erakusten duen adibide garbia da gurea. Taldearen zuzendaritza nagusitik hasi eta azterketa ildoak koordinatzeraino, tarteko prestakuntza etapetatik igaroz, gure taldea gizartearen osasunarekin eta ongizatearekin konprometitutako zientzialariek osatzen dute, aurrerapen zientifikoen alde denbora eman eta ahalegina egiten dutenak. Espazio hori belaunaldi berrientzat erreferente izateko baliatu nahi dugu, ahal den neurrian karrera zientifikoen hautaketa sustatuz. Txokoak STEAM karreren sustapenari buruzko informazioa izango du, eta gure jakintza arloarekin lotutako prestakuntza akademikoaren inguruan sortzen den edozein zalantza argituko da; izan ere, standean parte hartuko duten langileak unibertsitateko IRIak izango dira.