Ikertzailea: Pablo Comendador Morales
Ingeniaritza Kimikoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Jarduera honetan, bi motatatako informazioa emango zaie parte-hartzaileei. Alde batetik, atmosferan CO2 pilatzeak planetan duen eragina azalduko da, baita CO2 atzitzeko eta erabiltzeko gaur egun aztertzen ari diren estrategiak ere.
Bestalde, EHUko Ingeniaritza Kimikoari buruzko doktoretza-tesi baten kasu praktiko bat aurkeztuko da. Tesi horretan, hondar-biomasa (lehengai berriztagarria, zeinaren erabilerak ekonomia zirkularrean laguntzen baitu) hidrogeno (energia garbiaren iturri) bihurtu da, eta sortutako CO2 xurgatu du.
Poster ezberdinak instalatuko dira, informazioa modu bisualean aurkezteko enfasiarekin, ulermena errazteko. Azken batean, helburua da CO2-ari, klima-aldaketan duen eraginari eta harrapaketa- eta erabilera-estrategiei buruzko egungo informazioa ematea, baita ikerketa-mundua gizartera hurbiltzea ere, EHUren doktoretza-tesi batean oinarritutako kasu praktiko bat aurkeztuz.
