Ikertzaileak: Maite Artetxe Uria eta Maider Amutio Izagirre
Ingeniaritza Kimikoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Txoko honetan azalduko da Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (CPWV) ikerketa taldea Interreg Atlantic Area 2021-2027 programa europearraren barruan garatzen ari den proiektua (Plast4H2): hondakin plastikoetatik (itsasoko uretan bilduak) hidrogenoa ekoizteko birziklapen prozesua. Proiektu honetan, itsasoko uretan metatzen diren plastikoak detektatu eta biltzeko ereduak lantzen dira. Modu berean, hondakin hauetatik hidrogenoa eta balio erantsi altuko produktuak lortzeko birziklapen metodoak aztertzen dira, hauen bizi-zikloko analisiak ere landuz.
Txokoan jarduera desberdinen bidez gaiaren inguruko alor desberdinak landuko dira:
- Hondakin plastikoak itsasoko uretan eragindako kalteak
- Hondakin plastiko motak (PET, PP, HDPE, LDPE, PVC…)
- Birziklatzearen hiru R-ak, hiru erreen erregela gisa ere ezagutzen direnak: murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.
- Birziklatze mota desberdinak (mekanikoa, kimikoa, termokimikoak…)
- Hidrogeno motak (gis, urdina eta berdea)
- Hidrogenoaren erabilerak (ibilgailuetako erregaia, ongarrietarako amoniakoaren ekoizpenea, industria petrokimikoa eta metalurgikoa, erregai-piletan energia-eramailea…)
Txoko honetan CPWV ikerketa taldeko hainbat irakasle eta ikertzailek parte hartuko dute.
