Sateliteak maiz erabiltzen dira ozeanoen magnitude fisiko batzuk behatzeko. Gainazaleko tenperatura, gazitasuna, klorofilaren kontzentrazioa, gainazalaren altuera, olatuak…. beste askoren artean, maiz behatzen dira ozeanoko puntu guztietan sateliteak erabiliz. Sateliteak garestiak omen dira, baina pentsatzen baldin badugu urtetan zehar ekoizten duten neurketen balioa, ez dira hain garestiak. Ordenagailu bidezko aurkezpen bat erabiliko dugu, gaiarekin zerikusia duten hainbat galderari erantzuteko. Parte-hartzaileek galdera bat aukeratuko dute zerrenda batetik, eta galdera horri dagokion aurkezpenaren zatia erakutsiko diogu. Adibidez, galdera hau aukeratu ahal izango da: Nolakoak dira sateliteen orbitak? Horrez gain, A5 tamainako orri batzuk banatuko ditugu, eta bertan baliabide ireki osagarriak aurkeztuko dira, Interneten eskuragarri daudenak.