Ozeanoen osasuna aztertzen Plentziako itsas estazioan (PiE-UPV/EHU 1)

Ikertzailea: Nerea Garcia Velasco
PIE | Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 4. Kalitatezko hezkuntza
GIH 6. Ur garbia eta saneamendua
GIH 12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak
GIH 13. Klimaren aldeko ekintza
GIH 14. Itsaspeko bizitza

Plentziako itsas Estazioa (PiE- EHU) itsas biologian eta bioteknologia esperimentalean aritzen den ikerketa zentroa da. Txoko honetan, zentroan lan egiten dugun diziplina anitzeko taldeen ikerketa lerroak ezagutzera emango dira, jarduera dinamikoen bitarteaz. Itsasoa eta ozeanoak nola behatzen ditugun, kutsatzaileen presentzia eta efektuak nola neurtzen ditugun eta itsasoaren osasuna ikertzeko erabiltzen ditugun tresna eta animaliak (mikroorganismoak, algak, muskuiluak, izkirak) erakutsiko dizkizuegu bertan.