Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauarekin, Europan ospatzen den (une berean lurralde guztietan) zientzia dibulgaziorako ekitaldi handienetako batekin. Ekimen honen jarduketa nagusia ikertzaileen lana gizarteari hurbiltzea da. Aurten irailaren 27an, ostiralean, egingo da Bilbon, 17:00etatik aurrera.

Areatzako kaia zientziaz beteko da eta bertan ezagutu ahal izango dira, zuzen-zuzenean gaietan adituak direnen eskutik, edizio honetako misioekin, GJHekin eta UPV/EHUko ikertzaileek egikaritzen duten Europako Itun Berdearen helburuekin bat datozen ikerketak eta proiektuak.

Ekonomia zirkularra, klima-aldaketa, biodibertsitatea, eraginkortasun energetikoa, osasuna, kutsadura, material berriak… izango dira jorratuko ditugun gaietako batzuk. Ez geratu Zientzia txokoak UPV/EHUko ikertzaileekin ikusi gabe!

Zientzia txokoak

Ikertzailea: Aitor Tejo Otero
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Bilboko Ingeniaritza Eskola

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Helburua da gizarteari erakustea 3D inprimaketaren erabilera kasu praktikoen bidez: prototipo kirurgikoak, gida kirurgikoak edo inplanteak, besteak beste. 3Dn inprimatutako hainbat pieza ere erakutsiko dira.

Ikertzaileak: Ibone Ametzaga Arregi eta Lorena Peña López
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra
Landareen Biologia eta Ekologia

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Itsasoa eta ibai eta erreketako ur kalitaterako arroen kudeaketa on bat egitea derrigorrezkoa eta oinarrizkoa da.  Horren garrantzia maketa batzuen bidez azaltzea gure helburua izango da.

Ikertzaileak: Sofía Isabel Ruiz Cruz eta Ana Rey Sogo
Biokimika eta Biologia Molekularra

GIH 2. Goserik ez GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 6. Ur garbia eta saneamendua GIH 14. Itsaspeko bizitza GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Proposamenak hiru alde ditu:

  1. Mikroorganismoetarako sarrera: birusak, bakterioak eta onddoak. Horretarako, irudiak jarriko dira eta azpimarratuko da denak ez direla txarrak.
    Adibideak: Horietako asko elikagaiak ekoizteko erabiltzen dira (bakterioek sortutako esnekiak, onddoek eragindako ogia…). Agar plakak egongo dira bakterio-koloniak ikusteko. Gainera, onddoek antibiotikoak sor ditzaketela aipatuko da. Hemen “legamia lasterketa” joko bat egin daiteke bere hartzidura eragina ikusteko. Hainbat mikrobio ere marraztu ahal izango dira, adibideetatik abiatuta.
  2. Hemen mikroorganismoak nola barreiatzen diren azalduko genuke, ibilbide desberdinak. Esperimentu erraz bat egin daiteke jakiteko zergatik den hobe eskuak xaboiarekin garbitzea, urarekin bakarrik garbitzea baino. Piperbeltza duen ur-bol batekin egiten da (bakterioak). Xaboia bol horretan sartu eta mugitzean, “mikroorganismoak” bolaren muturretara mugituko dira, eta errazago kendu ahal izango dira.
  3. Azkenik, antibiotikoei eta antibiotikoekiko erresistentziei buruz hitz egingo da. Antibiotiko-diskoak dituzten plakak erakutsiko dira. Halaber, bakterio erresistenteak ingurune klinikoetan egoteaz gain, ingurumenean ere (lurzoruan) daudela adieraziko da. Orrien bidez, antibiotikoekiko erresistentziari eta guk horri buruz egin dezakegunari buruzko funtsezko datuak emango dira. Azkenik, mahai-joko erraz bat egin daiteke, edo galdetegi txiki bat.

Ikertzaileak: Julen Castillo Apraiz eta Unai Tamayo Orbegozo
Finantza Ekonomia II. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

GIH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GIH 10. Desberdintasunak murriztea GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Egia da jendeak enpresa asko klima-aldaketaren eragile gisa ikusten dituela, baina egun gizarte eta ingurumen arloko konponbideak emateko gai diren eragile gisa ere aurkezten dira. Hala, ekintzaileek berebiziko garrantzia dute klima-aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, beren ekimen berritzaile eta jasangarrien helburua ez da bakarrik ingurumen-efektu kaltegarriak arintzea, baizik eta gizarte-eraldaketa integrala sustatzea ere bai.

Iraunkortasuna lehenesten duten irtenbide ekologikoak eta negozio-ereduak ezarriz, eragile horiek karbono-isuriak murrizten laguntzeaz gain, baliabide naturalen erabilera arduratsua sustatzen ari dira. Halaber, enplegua sortzen ari dira, komunitateak ahalduntzen eta paradigma-aldaketa bat sortzen ekonomia berdeago eta erresilienteago bat lortzeko.

Ekintzailetzaren, jasangarritasunaren eta eraldaketa sozialaren arteko elkargune hori funtsezkoa da gaur egun gizarteek dituzten erronka klimatikoei aurre egiteko, bai eta etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko ere.

Egileek eskertu egin nahi dute UPV/EHUko ECISE (GIU 21/025) ikerketa-taldeak jarduera horri forma emateko emandako laguntza.

Ikertzaileak: Cristina Penas Lago eta Aintzane Apraiz García
Zelulen Biologia eta Histologia

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 5. Genero berdintasuna

Maria Dolores Boyano doktore andrea buru den ikertaldearen helburu nagusia da hautemate goiztiarrari eta metastasi arriskuari buruzko markatzaile berriak aztertzea eta diana terapeutiko berriak identifikatzea eta aztertzea, ahaztu gabe esklerotikaren eta kornearen arteko junturaren zelula amen markatzaileak aztertzea edo begiko azalera lehengoratzeko kornea bioordezkoak garatzeko mikroingurune linbarra aztertzea.

Ikertzaileen Europako Gauean, minbiziaren eta begietako patologien inguruan egiten ari garen lanen berri eman nahi dugu, bai diagnostiko tekniketan, bai bi gaixotasunen pronostikoan. Osasun arloko oinarrizko ikerketako eta ikerketa translazionaleko laborategi batean eguneroko lana nolakoa den erakutsiko dugu, laborategietan eta ospitaleetan erabili ohi diren tekniken erabilera azalduko dugu, eta herritarren osasunaren hobekuntzan aplika daitezkeen emaitzak erakutsiko ditugu.

Taldeko ikertzaileen % 75 emakumezkoak dira, Zientziak emakume izena duela erakusten duen adibide garbia da gurea. Taldearen zuzendaritza nagusitik hasi eta azterketa ildoak koordinatzeraino, tarteko prestakuntza etapetatik igaroz, gure taldea gizartearen osasunarekin eta ongizatearekin konprometitutako zientzialariek osatzen dute, aurrerapen zientifikoen alde denbora eman eta ahalegina egiten dutenak. Espazio hori belaunaldi berrientzat erreferente izateko baliatu nahi dugu, ahal den neurrian karrera zientifikoen hautaketa sustatuz. Txokoak STEAM karreren sustapenari buruzko informazioa izango du, eta gure jakintza arloarekin lotutako prestakuntza akademikoaren inguruan sortzen den edozein zalantza argituko da; izan ere, standean parte hartuko duten langileak unibertsitateko IRIak izango dira.

Ikertzaileak: Irati Becerril Atxikallende eta Joana Jaureguizar Alboniga-Mayor
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia. Bilboko Hezkuntza Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 4. Kalitatezko hezkuntza GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak GIH 17. Helburuak lortzeko aliantza

Azken hamarkadetan aurrerapen teknologiko handia eman da, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) mundu-mailan hedatuz. Horiek gure bizitzetan oso azkar txertatu dira eta egiten jarraitzen dute, gure gizarteko arlo ezberdinak erabat aldatuz, esaterako lan egiteko, komunikatzeko edo entretenitzeko moduak. Gure egunerokotasunean emandako txartatze hori, IKTen erabilera eta arriskuei buruzko jakintza edo irakaspen egokirik gabe eman da. Arrisku horiek ezagutzea bereziki garrantzitsua da haur eta nerabeen artean, izan ere, ez dute irizpide edo heldutasun nahikoa tresna horiek egoki erabiltzeko.

Egoera hori izanik, ezinbestekoa da arriskuak identifikatzea eta eskola zein familien arteko elkarlanaren bidez testuinguru digital seguruak sustatzea. Gure ikerketen bidez, haur (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek) eta gazteek (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailaraarteko ikasleak) IKTak modu problematikoan erabiltzen dituzten jakitea, horien erabilerak duen harremana gazteen ongizatearekin eta garapenarekin identifikatzea eta erabilera egokia sustatzeko proposamen ezberdinak aurkeztea da.

Txoko honen bidez IKTekin lotutako onurak eta arriskuak aurkeztuko dira, hauen erabilera problematikoarekin lotutako aldagaiak erakutsiko dira eta hurbiltzen diren haur, gazte eta helduen artean hausnarketa edo kontzientzia piztu nahiko da.

Ikertzaileak: Laura Arellano García eta Helen Carr Ugarte
Farmazia eta Elikagaien Zientziak. Farmazia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea

Haur eta nerabeekin jarduerak egingo dira:

  1. Elikagaien kokapena nutrizio-piramidean.
  2. Marrazketa bidezko dieta baloratzea (pinturarekin lotutako jarduera).
  3. Kahoot!

Ikertzailea: Koldobika Martin Escudero
Energia Ingenieritza

GIH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

ENEDI (Energética en la Edificación) ikerketa-taldean eraikinen eraginkortasun energetikoaren esparruan lan egiten dugu. Horretarako, eraikinen energia-eskaria minimizatuko duten material eta eraikuntza-irtenbide berriak ikertzen ditugu. Era berean, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak aztertzen ditugu energia-kontsumoa optimizatzeko, barne-giroaren kalitate-baldintzak lortzeko helburuarekin.

Gure txokoan, kamera termografiko baten laguntzaz, eraikinen energia-aurrezpenean isolamendu termikoa bezalako elementuek izan dezaketen inpaktua erakutsiko dugu. Fatxada aireztatu baten osaera ere erakutsiko dugu, eraikinak birgaitzeko erabili ohi dena. Eta lagin batzuen laguntzaz, energia termikoa biltegiratzeko erabiltzen diren fase-aldaketako materialak zer diren, nola funtzionatzen duten eta zertarako erabiltzen diren azalduko dugu.

Ikertzaileak: Juan José Gaitero Redondo eta Edurne González
Fisika. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak

LTC-Green Concrete taldearen barruan Euskal Herriko eta Bordeleko batzuk gaude, haien artean UPV/EHU. Elkar lan honi esker proiektu anitzean parte hartzen ari gara eraikuntzarako materialekin erlazionatuta. Hori dela eta, material desberdinak ari gara garatzen (zementuan oinarritutako materialak, itsasoaren eragina ekiditeko bio-estaldurak etc.) klima aldaketaren ondorio kaltegarriak ekiditeko eta energia berriztagarrien erabilera zabaldu ahal izateko.

Ikerketa lerroetako bat hiriko bero-uharte efektua murrizteko zementuan oinarritutako materialak garatzea da (Miracle proiektua). Hiriko ‘bero-uharte efektua’ gaur egun gertatzen den arazoetako bat da. Efektu hau dela eta hirietako tenperatura ondoko landa inguruetan baino altuagoa da. Honen arrazoia hirietako azaleraren aldaketan datza, hau da, hirietan ingurune berde gutxiago egoten da, eta baita ere energiaren erabilerak sortzen eta askatzen duen hondar-beroan. Hiriko bero-uharte efektua gutxitzeko ikerketa haundia egiten ari da eguzki argia/energia gutxiago xurgatzen duten materialak garatzen (horien artean eguneko hozte erradioaktibo propietatea duten materialak).

Beste ikerketa lerro bat, zelula fotovoltaikoak itsasoan jarri ahal izateko behar den hormigoizko egituraren diseinua eta garapena da (Natursea-PV eta EkiOcean proiektuak). Ikerketa honetan normalena erabiltzen den zementua baino jasangarriagoak diren beste zementu batzuekin ari gera ikertzen propietate egokiak dituzten hormigoiak lortzeko. Material hauetaz aparte jasangarriagoak diren inkrustazio eta korrosioaren aurkako propietateak dituzten bio-estaldurak ari gara sintetizatzen.

Lortutako azken proiektuan (CONTRABASS) ikertzen ari gara nola erabili eraikuntzako materialak CO2 xurgatzeko.Jarduera honetan ikerketa hauek esplikatzen dituzten posterrak jarriko ditugu gure taldean ikertzen ari garen materialak deskribatuz eta laginak eramango ditugu jendeari erakusteko.

Ikertzaileak: Ainhoa Magrach eta Estefanía Tobajas
BC3 Basque Centre For Climate Change

GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Jolasen bidez, landare eta polinizatzaile espezieen aniztasunak lurreko ekosistemen funtzionaltasunari eta egonkortasunari eusteko duen garrantzia erakutsiko dugu.Parte-hartzaileek intsektu polinizatzaileen bilduma baterako sarbidea izango dute, azken 5 urteetan Gorbeiako parke naturalean harrapatutako aleak dituena. Gainera, aniztasuneko bingo moduko bat egongo da, eta partaide bakoitzak landare eta polinizatzaileen komunitate bat izango du, haien arteko elkarrekintza-egitura desberdinarekin.

Bingoan landare espezieak desagertu ahala eta horiekin polinizatzaileekin dituzten interakzioak desagertu ahala, horiek ere desagertu egiten dira, eta espezie bat desagertzeak elkarreragin-ur-jauzi batera eramaten ditu. Hala eta guztiz ere, egitura batzuk egonkorragoak dira eta gehiago eusten diete asaldura horiei. Era berean, polinizatzaileen mikrobiomaren dibertsitatearen garrantziari buruz egiten ari garen ikerketa batzuei buruzko informazioa emango dugu, dibertsitate makroskopiko zein mikroskopikoaren garrantzia nabarmenduz.

Ikertzaileak: Jackeline Soto Cruz eta Matias Picchio
Kimika

GIH 3. Osasuna eta ongizatea

Nanomedikuntzako Jedi Zaldun bihurtu nahi duzu? Glioblastomari (XXI. mendeko heriotzaren izarra) aurre egiteko misio berri baten parte izatera animatzen zaitugu.

Esperientzia honekin bat egiten baduzu, zure begiekin ikusi ahal izango duzu nola sortzen diren nano-ontzi adimendunak giza gorputzaren ezkutuak sartzeko, hesi hematoentzefalikoa bezala, garuneko minbizirik oldarkorrena lortzeko eta suntsitzeko.

Nano-nabe horiek nola diseinatzen ikasiko duzu, alde iluneko estimuluen aurrean erreakziona dezaten eta tumorearen eremu espezifikoan agente terapeutikoak aska ditzaten; horri esker, espazio-denbora kontrola dezakegu.Eskura jarriko ditugu nano-nabeak eraikitzeko beharrezkoak diren tresnak, hala nola polimeroak, proteinak eta nanopartikulak.

Gure entrenamendua amaitutakoan, nanomedikuntzaren maisuak izango dira, minbiziaren aurrerapenari eraginkortasunez aurre egiteko gai den unibertsoaren indar berritzailea. Espero dugu laster hau itxaropen berri bat izango dela gaixotasun izugarri hau dutenentzat.

Ikertzaileak: Alicia Torres García eta Miguel Beruete
Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa. Nafarroako Unibertsitate Publikoa

GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Gaur egun, aire girotuko aparatuen eta haizagailuen erabilera mundu osoko eraikinetan erabiltzen den elektrizitate guztiaren ia % 20 da. Kontrolatzen ez bada, hozteko energia-eskaria hirukoiztu egingo da hemendik 2050era bitartean, Txinako egungo eskari elektrikoa berdinduz. Premiazkoa da ingurumenarekin konprometituta dauden eta denboran iraun dezaketen irtenbide eraginkorrak aurkitzea.

MILAGRO proiektuak hormigoia eta zementua, material xume eta arruntak eta goi-teknologia erabilgarriko metamaterial bihurtzea proposatzen du, giro-tenperaturaren azpitik hozteko gai diren eraikinak eraikitzeko, inolako eskakizun elektrikorik gabe, energia-eskaera modu jasangarrian murriztuz.

Ideia horren atzean dagoen printzipioa hozte erradiatiboa da. Lurreko edozein materialek igorritako beroa atmosferan harrapatuta geratzen da normalean, berotegi-efektuaren ondorioz. Hala ere, maiztasun-tarte txiki bat dago, leiho bat, erradiazio termikoak atmosfera zeharkatu eta kanpoko espaziora ihes egiteko aukera ematen duena. MIRACLE proiektuaren helburua hormigoi bereziak garatzea da, eguzki-erradiazio guztia islatu ahal izateko eta erradiazio termikoa leiho atmosferikotik barrena igortzeko. Hori lortzeko, zementuaren konposizioa aldatzen da, banatutako materialen nahasteak ausazko eta aldizkako konbinazioekin erabiliz.

Tailerreko jarduerak:

  • Eta atmosferako “leihotik” ikusi ahal izango bagenu? Leiho hori dagoen infragorrien tartean funtzionatzen duen kamera termografiko bat eramango dugu, eta objektuek gure inguruan igortzen duten erradiazioa eta guk geuk igortzen dugun erradiazioa ikusiko ditugu. Erradiazio horrek hainbat “kolore” eragiten ditu, eta, beraz, kamerarekin tenperatura ikus dezakegu.
  • Hormigoien ereduak: Hauts eta bloke txikien formako zementu horien ereduak ikusiko dira, materialekin duten antzekotasuna ikus dadin.
  • Hozte erradiatiboa: Zementu hauek benetan funtzionatzen dutela egiazta dezakegu. Eguzki artifizial batek bezala funtzionatuko duen lanpara halogenoa eramango dugu, eta kamera termografikoarekin egiaztatuko dugu MILAGRO proiektuko zementuen tenperatura txikiagoa dela ohiko zementuekin alderatuz gero.

Ikertzaileak: Jon Sánchez de la Fuente eta Inma Hernáez Rioja
Komunikazioen Ingeniaritza. Bilboko Ingeniaritza Eskola

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GIH 10. Desberdintasunak murriztea

Jarduera honetan, hizketa isileko interfaze bat garatzeko gure proiektua aurkeztuko dugu. Bertan, hizketa-seinaleak sortzen dira, aurpegiko muskuluetan kokatutako sentsore batzuk erabiliz. Giharren mugimenduen eta soinuen arteko erlazioak ikasteko, adimen artifiziala erabiliz ahotsa nola lortzen dugun erakutsiko dugu.

Ikertzailea: Eider Robles Sestafe
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika

GIH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Energia eolikoa eraginkorra eta deskarbonizaziorako funtsezkoa dela erakutsi du. Hala ere, lehorreko espazioak agortu egiten dira eta irtenbidea itsasoan instalatzea da. Gainera, itsaso zabalean, haizearen abiadura handiagoa eta egonkorragoa da. Baina aerosorgailuen instalazioa askoz konplexuagoa da.

Txoko honetan haize-sorgailuek nola funtzionatzen duten erakutsiko dizugu. Eskalan aerosorgailu bat muntatu ahal izango duzu eta haizearen energia hartzeko palak nola kontrolatzen diren ulertu ahal izango duzu.

Ikertzaileak: Adrián Salazar Sánchez eta Ángela Trejo Nogales
Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Farmazia Fakultatea
Kimika Organikoa I. Farmazia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 6. Ur garbia eta saneamendua GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 14. Itsaspeko bizitza GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Giza jarduera askok kutsatzaile kopuru handiak sortzen dituzte, eta horietako askok ingurumenean jarraitzen dute belaunaldiz belaunaldi. Txoko honetan “eguneroko” kutsatzaile batzuk ezagutarazi nahi ditugu, arazo horri aurre egiteko erabil ditzakegun bi estrategia ezagutaraziz:

  • Ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten produktuak diseinatzea, laburtzea eta erabiltzea (biodegradagarriak, ekintza-espektro murritzagoa eta espezifikoagoa dutenak, bizitza ertain laburrekoak…), hala nola pestizidak, ongarriak, bektore mikrobianoak erabiltzea izurriteak kontrolatzeko, gaixotasunak prebenitzea mikroorganismoak erabiliz -adibidez, landareentzako probiotikoak, eta abar.

  • Kutsatutako giroak konpontzea (substantzia kutsatzaileek ingurumenean eragindako kalteak neutralizatzeko edo konpontzeko ekintzen multzoa). Hori hainbat puntutatik landu daiteke, batez ere ekintza eta teknika fisiko, kimiko eta/edo biologikoekin. Hala ere, txoko honen helburua herritarrak kontzientziatzea izango da, “hobe da prebenitzea sendatzea baino” ideian sakonduz: hau da, hobe da kutsatzaileak ez ekoiztea, baina kutsatzaileak ingurune naturalean daudenean, gure erantzukizuna da eragindako kaltea zuzentzea.

Txoko honetan hainbat material erabiliko ditugu, hala nola fitxak, infografiak, kultibo mikrobianoak (ez aktibatuak edozein arrisku saihesteko) edo laborategiko aparatuak, aurreko guztia azaltzen laguntzeko.

Ikertzailea: Mercedes Román Dobarco
BC3 Basque Centre for Climate Change

 GIH 1. Pobrezia desagerraraztea GIH 2. Goserik ez GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

 Lurzoruak babestea eta hobetzea funtsezkoa da gutxienez 17 UN SDG lortzeko; izan ere, lurzoruen zereginak gizateriaren hainbat erronka existentzialekin lotuta daude, hala nola klima aldaketarekin, elikadura segurtasunarekin, uraren segurtasunarekin, giza osasunarekin, biodibertsitatea mantentzearekin eta ekosistemen funtzionamenduarekin.

Hain zuzen ere, lurzorua baliabide berriztaezina da eta arriskuan dago. Lurzorua kontserbatzeko arazoetako bat da jendea ez dagoela haiekin konektatuta. Jarduera honen bidez, hainbat adinetako pertsonak lurzoruetara eta horien zereginetara ohitu nahi dira (elikagaiak ematen dituzte, ura iragazten dute, karbonoa biltegiratzen dute, etab.), eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen osasunaz hitz egin, hainbat adierazletarako mapak erakutsiz (karbono organikoaren galera, azidotzea, mantenugai gehiegi), Europako Batzordearen Lurzorua Monitorizatzeko Legerako proposamenaren arabera. Baina, lehenik eta behin, jendea lurzorura hurbildu behar da. Jarduera hedatua da haiekin margotzea. 

Hainbat koloretako lurzoruarekin sortutako akuarelak emango dira, “the art of Soil”en (https://theartofsoil.com/) adibideari jarraituz, bertaratutakoek jolastu eta lurzoru-profilak birsortu ahal izan ditzaten, eta azalduko da zergatik dituzten kolore desberdinak (adibidez, batzuk sumendien erupzioetako materialetatik datoz, beste batzuk gorriagoak dira burdin oxidoak dituztelako, etab.). Gainera, esperimentu txiki bat egingo da landare estalkiak higadura kontrolatzeko duen garrantzia erakusteko (testura desberdineko lurzorua duten ontzi inklinatuak, batzuk belarrarekin eta beste batzuk belarrik gabe, eta malda batean ura isurtzen zaie, ikusteko horietako zeinetan galtzen den lurzoru gutxien). Beste jarduera bat mesokosmos txiki bat sartzea da, lurzoruaren arnasketa neurtzeko aparatu batekin, lurzoruak bizirik daudela eta arnasa hartzen dutela jakinarazteko. Autoebaluazio test txiki bat ere egongo da, lurzoruei buruz dakiten guztia probatzeko, erantzun bitxiekin (adibidez, zure ustez zenbat organismo bizi daude lurzoruko koilaratxokada batean?). 

Ikertzailea: María Teresa Gómez Sagasti
Landareen Biologia eta Ekologia. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 2. Goserik ez GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 15. Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lurra, gure oinpean euskarri fisikoa izateaz gain, ekosistema konplexu eta dinamiko bat da, funtzio ekologiko erabakigarriak betetzen dituena eta bizi-zerbitzuak ematen dizkiguna, hala nola elikagaiak eta zuntza ekoiztea.

“Lurzoru biziak, labore osasuntsuak” txokoan, lurzoru osasungarri batek mantenugaien birziklapena eta laboreen hazkunde osasungarria errazten duten izaki bizidunen aniztasun handia nola hartzen duen erakutsiko dugu.

Bisitariek honako galdera garrantzitsu hauen erantzuna aurkituko dute: “Zer da lurzoru osasuntsua?”, “Zer eginkizun dute lurzoruko biztanleek beren osasunean eta landareenean?”, “Nola jakin dezakegu lurzorua bizirik dagoen? Eta nola jakin nire landareak osasuntsu dauden?”,”Zein nekazaritza eta basogintzako praktikek sustatzen dituzte lurzoruak eta laboreak/baso erresilienteak?”. Esperientzia interaktiboa eskaintzeko, jarduera material didaktikoekin eta laborategiko ekipoekin osatzen da. Stand honek bi helburu ditu: (1) lurzoruaren osasunaren, landare-osasunaren eta gure ongizatearen arteko loturak ikusaraztea, eta (2) biodibertsitatea eta nekazaritzako, basogintzako eta hiriko sistemen kudeaketa iraunkorra sustatzearen garrantziaz jabetzea.

Ikertzaileak: Danila Merino y Virginia Puente Muñoz
Polymat. Kimika Fakultatea
Biofisika Center. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Tailer honetan, dibulgazio-mailan, batetik, biomasatik eratorritako bioplastikoen ekoizpenaren adibideak erakutsiko dira, “NeoPlastics” proiektuari erreferentzia eginez, eta, bestetik, argi fluoreszentearen emisioaren neurozientzian hainbat aplikazioren adibideak, “NeuroExcell” proiektuari dagokionez. Bi proiektuak Europako Batzordeak finantzatzen ditu Marie Curie beken bidez (MSCA- Individual Fellowships).

Ikertzailea: Estibalitz Txurruka Alberdi
Landareen Biologia eta Ekologia. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 14. Itsaspeko bizitza

Jakingo al zenuke mikroalgen inguruko ezer esaten? Hurbil zaitez gure txokora eta ezagutu fitoplanktonaren (edo mikroalgen) mundua. Gure taldean dauden ikerketa-lerro bakoitzaren inguruan eta gure bildumaren parte diren fitoplankton genero ezberdinen inguruan zerbait ikasteko aukera paregabea izango duzu modu erraz, ulergarri eta dibertigarrien bidez.

Ikertzaileak: Ruth Prieto Montero eta Virginia Martínez Martínez
Kimika Fisikoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 6. Ur garbia eta saneamendua

Terapia fotodinamikoa nola funtzionatzen duen erakutsi nahi da, zelula-mota guztiak modu selektiboan kaltetzeko gai den tratamendu berritzailea, eta, beraz, minbiziaren aurkako borrokan edo birusek, onddoek edo bakterioek eragindako osasun-arazoei aurre egiteko aplika daiteke. Terapia honek hiru elementu aldi berean izatea eskatzen du: argia; konposatu fotosentikor bat (gehienetan organikoa) kolore bizia duena (fotosentsibilizatzailea), eta inguruko oxigeno molekularra.

Jardueran azalduko da tratamendu horren funtzionamendua modu dibulgatzailean. Horretarako, kolore desberdinetako argi-iturriak eramango dira, plaka petri batzuk irradiatzeko erabiliko direnak. Plaka horietan, aldez aurretik E.Coli bakterioak ereingo dira. Tratamenduaren ondoren, irradiatu ondoren, plaka petriak erakutsiko dira, eta argi eta garbi ikusiko da bakterio-kolonien kopurua izugarri jaitsi dela. Bertaratzen direnek kolonia kopurua ikusi eta zenbatu ahal izango dute tratamendua aplikatu gabe dagoenean, baita aplikatu ondoren ere. Jardueran segurtasuna erabat bermatzen da; izan ere, plakak zigilatuta egongo dira uneoro, eta erabiliko diren argi-iturriak ez dira potentzia handikoak.

Ikertzaileak: Rafael Morales Arboleya eta María Dolores Boyano López
Kimika Fisikoa. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Zelulen Biologia eta Histologia. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea

Jarduerak diziplina anitzeko eta nazioarteko ikerketa-proiektu baten kontzeptuak erakusten dituzten gailuak eta tresnak izango ditu, minbiziaren tratamenduan teknika berritzaileak aztertzeko:nanoimanak erabilpena minbizi-zelulen heriotza eragiteko. Bisitariek imanekin elkarreraginean jardungo dute, imanen ekintza kontrolatzeko tresnak erabiliko dituzte, eskala nanometrikoan materialak nola fabrikatu daitezkeen ikusiko dute etalaborategian zelula kantzerigenoak deuseztatzeko erabiltzen diren eremu magnetiko alternoen eragina egiaztatuko dute.

Ikertzaileak: Paloma Rohlfs Domínguez eta Iratxe Unibaso Markaida
Bilakaeraren Psikologia. Bilboko Hezkuntza Fakultatea

GIH 2. Goserik ez GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Stand honetan barazkien eta fruituen argazkiak eta posterrak erakutsiko ditugu, baita emotikonoak edo semaforo nutritibo bat ere, haurrei, jolas gisa, barazkiak jaten (oso elikagarriak direla) irakasteko modu kontzientean eta autonomoan.Badakigu haurrengan mota horretako elikagaien kontsumoa sustatzeak elikadura osasungarriaren ereduak sortzen dituela haurtzaroan eta helduaroan, eta horrek minbizia garatzea saihesten du. Ekimena, besteak beste, 2023an argitaratutako ‘Providing choice increases children ‘s vegetable intake Food Quality and Preference’ lanean oinarritzen da, eta UPV/EHUren “Minbizia” misioarekin lotuta dago, barazkien kontsumoak gaixotasun hori prebenitzen baitu eta osasuna eta ongizatea sustatzen baititu.

Ikertzailea: Daniel Bacigalupe Dorronsoro
BCMaterials – Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures

GIH 6. Ur garbia eta saneamendua GIH 7. Energia irisgarria eta ez-kutsagarria GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

BCMaterials-en erakutsiko dugu nola funtzionatzen duen material berrien zientziak bizitza hobea izan dezagun eta gaurko munduak planteatzen dizkigun erronkei erantzun diezaiegun, adibidez, energiaren, osasunaren, ingurumenaren, digitalizazioaren eta teknologia berrien arloetan. Esperimentu interaktiboen bidez, material berri horiek ura garbitzeko, energia modu iraunkorrean sortzeko eta biltegiratzeko gai direla egiaztatuko dugu. Era berean, digitalizazio-arorako gailuen parte izan daitezkeela azalduko da, material kutsatzaileak alde batera utzita. Zatoz material berriak eta beren propietate eta erabilera liluragarriak ezagutzera!

Ikertzaileak: Jon Sáenz Agirre eta Santos José González Rojí
Fisika. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 14. Itsaspeko bizitza

Sateliteak maiz erabiltzen dira ozeanoen magnitude fisiko batzuk behatzeko. Gainazaleko tenperatura, gazitasuna, klorofilaren kontzentrazioa, gainazalaren altuera, olatuak…. beste askoren artean, maiz behatzen dira ozeanoko puntu guztietan sateliteak erabiliz. Sateliteak garestiak omen dira, baina pentsatzen baldin badugu urtetan zehar ekoizten duten neurketen balioa, ez dira hain garestiak. Ordenagailuetan oinarritutako aurkezpena erabiliko dugu galdera-banku bati erantzunak emateko. Datorrenari galderen zerrenda emango diogu eta berak aukeratu ahal izango ditu galderak, eta aurkezpenaren zati desberdinak erakutsiko ditugu galdera horiek erantzuteko. Galderetako adibide bat: Zelakoak dira sateliteen orbitak? Horrez gain, A5 neurriko paperetan webgunean zabalik dauden errekurtso osagarriak banatuko ditugu.

Ikertzaileak: Nerea García Velasco eta Eider Bilbao
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 4. Kalitatezko hezkuntza GIH 6. Ur garbia eta saneamendua GIH 12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak GIH 13. Klimaren aldeko ekintza GIH 14. Itsaspeko bizitza

Plentziako itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU) itsas biologian eta bioteknologia esperimentalean aritzen den ikerketa zentroko lana aurkeztuko da. Zentroan lan egiten dugun diziplina anitzeko taldeen ikerketa lerroak ezagutzera emango dira, askotariko jarduera dinamikoren bitartez. Txokoan izango diren ekintzek honako galderei erantzungo diete: Nola ikertzen dugu itsasoa eta bertan topa dezakegun kutsadura?Zeintzuk kutsatzaile daude itsasoan? Nola eragiten die kutsadurak ekosistema itsastarrei?

Ikertzaileak: Cristina Penas Lago eta Kristina Arantxa Arranz Juárez
Zelulen Biologia eta Histologia
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia

GIH 4. Kalitatezko hezkuntza GIH 5. Genero-berdintasuna

Haurtzaroan eredu erreal eta hurbilak beharrezkoak dira ikertzaileen jarduera ikusarazteko eta normalizatzeko; rol eta estereotipo nahasiak hautsi behar dituzte eta karrera zientifikoen aukeraketa sustatzen lagundu behar dute. Helburu horrekin sortu zen “#SheMentoring: kalean topa ditzakezun emakume ikertzaileak”. UPV/EHUko 150 ikaskidek baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan, batez ere batez ere doktoratu aurreko ikertzaileek edo karrera akademiko/ikertzailearen hasierako etapetan daudela. Ekosistemak, biomedikuntza, zuzenbidea, arte ederrak edo literatura bezalako esparruetan lan egiten dute, besteak beste.

Aurten, laugarren edizioan, “#SheMentoring: Ikertzen duten emakumeak eta kalean topa ditzakezunak” izeneko txokoak, beste behin ere, emakumeek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak ikusarazteko gunea izan nahi du eta UPV/EHUko ikertzaileen lehen eskutik ikerketa-ildoak ezagutzeko gunea, berez erreferenteak sortzen dituen ekintza. Sare sozialetan jarraitu ahal izango da dibulgazio-kanpaina, lankideekin elkarreragiteko aukerarekin. Arratsaldea emango dute beren egunerokotasunaz hitz egiten beren lantokian, eta beren ikerketa liluragarriak standera hurbiltzen diren pertsona guztiekin partekatuko dituzte. Beren ekintzetako bat bibalbioetan mikroplastikoak aztertzea da, uraren kalitatearekin nola erlazionatzen diren behatuz. Bestalde, Portugaleteko Areilza doktore-parkerako eskultura jasangarri eta inklusibo bat ere sortzen ari dira, eta Alzheimerren gaixotasunari buruzko transkriptomika-azterketak lantzen ari dira ere, batzuk aipatzearren.

Beren lanari buruz hitz egiteko eta sortzen zaizkizuen zalantza guztiak kontsultatzeko aukera izango duzue.

Ikertzaileak: Inma Hernáez Rioja eta Sofía Ruiz de Gauna
Komunikazioen Ingeniaritza. Bilboko Ingeniaritza Eskola

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 5. Genero-berdintasun GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Ingeniaritza eta Telekomunikazioa hitzak entzuten dituzunean, zertan pentsatzen duzu? Mugikorrak, antenak, Internet eta wifia etorriko zaizkizu burura, ziurrenik.

Eta “giza ongizatea” hitzak entzuten badituzu? Orduan, ziur pentsatzen duzula osasunean, hezkuntzan, garapen iraunkorrean, genero-berdintasunean…

Telekomunikazio ingeniaritzak arlo horietan guztietan pertsonen bizitza hobetzen duten proiektuak erakutsiko dizkizugu gure txokoan.

Ikertzailea: Teresa Echevarría López
Komunikazioen Ingeniaritza. Bilboko Ingeniaritza Eskola

GIH 3. Osasuna eta ongizatea GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura GIH 11. Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiri adimendunen garapenean aplikagarriak diren telekomunikazioen arloko hainbat lanen oinarriak eta emaitzak aztertuko dira.

Ikertzailea: Raúl Ibáñez Torres
Matematika Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea

GIH 4. Kalitatezko hezkuntza

Txoko matematikoan makina bat asmamen joko jarriko dira bertaratzen direnen eskura. Helburua da publikoak egiaztatzea, jolas bakoitza konpontzeko, beharrezkoa dela estrategiak planteatzea, egoera arazotsuetan aieruak proposatzea eta erronka bakoitzari irtenbide egokiena aurkitzeko metodoak probatzea. Jarduera honen helburuak arrazoibide logikorako gaitasuna, arreta, behaketa-gaitasuna, memorizazioa, antolaketa espaziala eta koordinazioa sustatzea eta sustatzea dira.

Ikertzaileak: Susana Bulnes Sesma eta Naiara Ortuzar Markes
Neurozientziak. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

GIH 3. Osasuna eta ongizatea

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) LaNCE-NEuropharm ikerketa taldeak, proposamen honen bitartez, Neurozientzien arloan egiten den ikerkuntzaren garrantzia helarazi nahi dio gizarteari. Garuna ezagutu eta zaintzea oso garrantzitsua da gaixotasun neurologikoen agerpena ekiditeko, garuneko tumoreak kasu. 

Tailer honetan glioblastoma deritzon garuneko tumoreari buruz egiten dugun ikerketa ezagutaraziko dugu. Alde batetik, parte-hartzaileek ikertzaile lana egingo dute, hau da, mikroskopio bat erabiliz zelula “gaiztoak” identifikatu beharko dituzte lagin desberdinetan.

Horrez gain, gure garuna osasuntsu mantentzeko eta garuneko minbizia bezalako gaixotasunen agerpena saihesteko, ohitura osasungarriek eta elikadurak duten garrantzia landuko da. Hala, parte-hartzaileek elikagaien desberdinen artean aukeratu beharko dute, gaixotasunak garatzeko arrisku faktore diren edo ez asmatuz.

Azkenik, gure garuna osasuntsu mantentzeko ezinbestekoa da berau ezagutzea. Zertarako erabiltzen dugu garunaren atal bakoitza? Galdera honi erantzuteko, “garun-kapela” bat egingo dugu, atal desberdinen izenak eta funtzioak azaltzen dituena.

Ikertzailea: Jana Sendra Viscarro
CIC bioGUNE

GIH 3. Osasuna eta ongizatea

Ezagutu zelulen mundu zirraragarria modu sortzaile eta dibertigarrian! Modernismoko artistek adierazpide berriak aztertu zituzten bezala, zelulek edertasun eta antolaketa harrigarria erakusten digute gure gorputzen barruan.

Imajina ezazu zelula bakoitza koadro txiki bat bezalakoa dela, kolore biziz eta forma interesgarriz betea. Lehendabizi kaotikoak diruditen arren, ordena sekretu bat dago bakoitzaren barruan. Artelan modernistak naturan inspiratu ziren bezala, zelulek ere harritzen gaituzte beren patroi eta egiturekin, naturako maisulan txiki gisa!

Orduan, zer dute amankomunean modernismoak eta zelulek? Biek erakusten digute kaosean ere, ordena berezia eta edertasun paregabea dagoela, beraz, bat egin gurekin bidaia baterako, non sormena eta zientzia gure gorputzaren sekreturik harrigarrienak erakusteko aurkitzen diren!