Marie Sklodowska-Curie Actions (MSCA)

Ikertzaileak: Krishan KumarVirginia PuenteVikas Kumar eta Yongcheng Ding
Kimika, Neurozientziak, Komunikazioen Ingenieritza eta Kimika Fisikoa

GIH 3. Osasuna eta ongizatea
GIH 6. Ur garbia eta saneamendua
GIH 7. Energia irisgarria eta ez kutsagarria
GIH 9. Industria, berrikuntza eta azpiegitura
GIH 12. Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak
GIH 13. Klimaren aldeko ekintza

Ezagutza eta berrikuntzari eskainitako txoko honetan EHUkoMarie Skłodowska Curie (MSCA) programaren onuradun diren ikertzaileek beren lana publiko orokorrari hurbitzeko pribilegioa izango dute, modu dinamikoan, gertukoan eta dibulgatiboan. MSCA-k funtsezko ekimen europearra dira, ikerketa-bikaintasuna sustatzeko, eta diziplinen arteko trukea eta nazioarteko mugikortasuna bultzatzeko. Horizon Europe programaren baitan kokatzen dira eta ibilbide zientifiko bikainak indartzea dute helburu.

Txoko honetan, hauek aurkituko dituzu::

  • Ibilbide pertsonalak: Ikertzaile bakoitzak bere ibilbidea azalduko du, izandako motibazioak, gainditutako erronkak eta bere ibilbide zientifikoan funtsezkoak izan diren uneak partekatuz.
  • Gizartean inpaktua duten proiektuak: Hurbil zaitez hainbat arlotako aurrerapenetara, hala nola neurozientzian, kimikan, kimika fisikoan edo komunikazioen ingeniaritzan. Haien aplikazioak, gizarteari ekar diezazkioketen onurak eta egiten dituzten urratsak ezagutuko ditugu.

Maria Curie txokoaren helburua ez da entzutea bakarrik; galderak egin, hausnarketak partekatu eta, kasu askotan, kontzeptuak esperimentatu ahal izango dituzu, dinamika errazen, erakustaldien edota prototipoen bidez. Txoko hau erakusketa bat baino gehiago da: espazio bizia sortu nahi da non zientzia gizaki bihurtu, eta modu irisgarri eta esanguratsuan aurkezten den.