JARDUERA BETETA
Erromatar epigrafiak iraganeko gizartearen dibertsitatea ezagutzeko aukera paregabea ematen digu, gure gaur egungo gizarteen dibertsitatea ere ikusaraziz. Tailer honetan, maila eta ikasgai ezberdinetara egokitua, erromatar garaiko latindar inskripzioak erabiliko dira antzinako gizarteak osatzen zituzten talde ezberdinak ezagutzeko, hauek irakurtzeko eta interpretatzeko dinamika ezberdinak proposatuz. Latin aurrezagutzak dituzten ikasleen kasuan, haien inskripzio propioa egiteko aukera emango zaie ere.
Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
- Hizlariaren izen-abizenak: Jonatan Pérez Mostazo
- Saila eta Fakultatea: Ikasketa Klasikoak Saila. Letren Fakultatea
- Modalitatea: Tailerra
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia
