Zientzia zirkularra: Bakterioak: aliatu ikusezinak eta sortzen ari diren mehatxuak

JARDUERA BETETA

Bakterioek ezinbesteko funtzioak betetzen dituzte ekosistemetan, landare, animalia eta gizakiekin dituzten elkarreragin sinbiotikoen bidez. Ingurumen-plaken laguntzaz, bakterioen aniztasuna eta laborategian aztertzeko oinarrizko teknikak erakutsiko dira. Antibiotikoekiko erresistentzia izango da ardatz nagusia, eboluzio-prozesu funtsezkoa eta gaur egun osasun publikoarentzat mehatxu larria dena. Solasaldia “One Health” ikuspegiarekin itxiko da,erronka global honi aurre egiteko ingurumen-osasuna, animalien osasuna eta gizakien osasuna uztartzen duena.

Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlarien izen-abizenak: Nagore Santos Fernández, Ana Rey Sogo, Maider Alvarez Salazar eta Oihane Altube Urquía
  • Saila eta Fakultatea: Biokimika eta Biologia Molekularra Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia