Zientzia zirkularra: Bioerremediazioa. Organismo ezberdinen bidezko inguruneen deskontaminazioa

JARDUERA BETETA

Biorremediazioa ingurumen-kutsatzaileak ezabatzeko teknika bat da, organismo desberdinen erabileraren bidez (ornogabeak, landareak, mikroorganismoak, eta abar). Hitzaldi honetan biorremediazio-teknika desberdinak jorratuko dira, euren alde onak eta txarrak azalduz, eta aldi berean lurzoruaren, airearen eta uraren osasun ekologikoa berreskuratzeko erabiltzen diren organismoen adibideak aipatuko dira. Era berean, ingeniaritza genetikoak deskontaminazio-gaitasunak indartzen suposa dezakeen laguntza aztertuko da. Azkenik, sortzen ditugun kutsatzaileen kantitatea murrizteko beharraz kontzientziatzea bilatuko da, izan ere, biorremediazioa gaur egun daukagun arazoari irtenbide gisa erabiltzen den metodo bat besterik ez delako. Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizlariaren izen-abizenak: Adrián Salazar Sánchez
  • Saila eta Fakultatea: Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila. Farmazia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Araba