JARDUERA BETETA
Patogeno eta kutsatzaile askok ura erabili dezakete gure gorputzean sartzeko eta bertan ondorio kaltegarriak eragiteko. Horregatik, ur-analisiak beharrezkoak dira haren segurtasuna bermatzeko. Tailer honetan ur-analisiekin lotutako hainbat praktika egingo dira, betiere indarrean dagoen araudiaren eta egiten ari garen helburuaren testuinguruan kokatuta. Gogortasuna neurtzea, analito ezberdinen kontzentrazioa zehaztea edo kutsatzaileak modu kualitatiboan detektatzea, besteak beste, tailer honetan egin daitezkeen proben adibide dira. Tailer honek, gainera, 2030 Agendako 6. eta 14. Garapen Jasangarriko Helburuak jorratzen ditu.
Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
- Hizlarien izen-abizenak: Ángela Trejo Nogales, Adrián Salazar Sánchez eta Julene Allende Guerricabeitia
- Saila eta Fakultatea: Kimika Organikoa I Saila. Farmazia Fakultatea
- Modalitatea: Tailerra
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Araba
