JARDUERA BETETA
Gaur egun eguzki-plaken eta bero-ponpen inguruan asko hitz egiten da, baina ba al dakigu benetan zer egiten duten eta zergatik diren hain garrantzitsuak?
Hitzaldi honetan azalduko dugu argia erabiliz elektrizitatea nola sortzen den eta makinak airetik edo lurretik beroa nola “lapurtu” eta transformatu dezakeen etxe bat berotzeko edo hozteko. Modu errazean aztertuko dugu teknologia hauek nola laguntzen diguten energia aurrezten eta planeta zaintzen. Horrez gain, adieraziko dugu zergatik dauden hain modan eta gure etorkizun energetikoan zer paper izango duten.
Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
- Hizlariaren izen-abizenak: Koldobika Martin Escudero
- Saila eta Fakultatea: Energia Ingenieritza Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Modalitatea: Hitzaldia
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Bizkaia
