JARDUERA BETETA
Hitzaldian zehar erakutsiko da Energiak Historian duen garrantzia, modu didaktikoan. Energia ez da kontzeptu modernoa, Industria Iraultzaren hasieran sortua. Azalduko da jatorrizko ehiztari-biltzaileek hornitzen zuten janaria energia ere bazela, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hasierak energia biltegiratu eta kudeatu ahal izatea ekarri zuela. Gizakiak ikusi zuen energia atera zezakeela ingurumenetik, eta, horregatik, errotak edo animaliak garatu zituen, garraio- edo nekazaritza-lanetan erabiltzeko. Amaitzeko industria-iraultza eta erregai fosilen erabilera aipatuko dira, egungo energia-krisiarekin, aztertzen ari garen trantsizioarekin eta zain ditugun erronkekin batera.
Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
- Hizlariaren izen-abizenak: Pello Larrinaga Alonso
- Saila eta Fakultatea: Energia Ingeniaritza Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Modalitatea: Hitzaldia
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
- Hedadura geografikoa: Bizkaia
