Zientzia zirkularra: Garuna osasuntsu mantenduz

JARDUERA BETETA

Tailer honen bitartez garuneko gaixotasunen inguruko ikerkuntza ezagutzera eman nahi dugu. Garunaren osasunaren mantenuan elikadura eta ohitura osasuntsuek duten garrantzia azpimarratzeko jarduera desberdinak proposatuko ditugu. Horrez gain, laborategiko lagin desberdinak eramango ditugu, mikroskopioaren laguntzaz zelula osasuntsu eta ez osasuntsuen artean eta baita garuneko zelula desberdinen artean desberdintzen saia daitezen. Azkenik, zertarako erabiltzen dugu garuneko atal bakoitza? Galdera horri erantzuteko “garun-txapel” bat egingo dugu, garuneko atal desberdinen izenak eta funtzioak azaltzen dituena.

Maila edo kurtsoa: LH 4, LH 5, DBH 4

  • Hizlarien izen-abizenak: Naiara Ortuzar Markes, Harkaitz Bengoetxea Odriozola, Asier Ruiz Nuñez eta Ane Murueta-Goyena Larrañaga
  • Saila eta Fakultatea: Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia