Zientzia zirkularra: Hondakinetik baliabidera: biomaterialak eta bioerregaiak ekoizteko biomasaren aprobetxamenduari buruzko dibulgazio-tailerra

JARDUERA BETETA

Tailer honetan tokiko nekazaritza eta basogintzako hondakinak biomaterial eta bioerregai modu iraunkorrean bihurtzeko funtsezko prozesuak ezagutaraziko dira. Oinarrizko eduki teorikoak laburbilduta aurkeztuko dira eta jarduera praktiko batzuk eskainiko dira. Aztertzeko laginak eta materialak ere izango dira.

Maila edo kurtsoa: LH 5, LH 6, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlarien izen-abizenak: María González Alriols eta Mirari Antxustegi Bengoetxea
  • Saila eta Fakultatea: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia, Gipuzkoa