Zientzia zirkularra: Lurrikara eta tsunamiekin esperimentatzen

JARDUERA BETETA

Lurrikarekin lotutako hainbat fenomeno aztertuko dira tramankulo desberdinen bitartez. Alde batetik, mahai-bibratzaile bat egongo da eta lurrikaren magnitudea eta intentsitatea bezalako kontzeptuak azalduko dira. Era berean, lurrikarek sortutako bibrazioaren aurrean eraikinek jasaten dituzten ondorioak ikusiko dira. Makilekin egindako eraikinak jarriko dira mahaiaren gainean eta bakoitzaren jokabidea aztertuko da lurrikara baten aurrean. Bigarren tramankuloarekin lurrikaren eta eraikinen arteko erresonantzia kontzeptua aztertuko da, eta nola geologiak bizitzak salba ditzakeen aztertu. Hirugarren tramankuloa “Basque tsunami tank”-a da, eta tsunamiek edo olatu handiek kostaldean izan dezaketen eragina aztertuko da.

Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlarien izen-abizenak: Arturo Apraiz eta Jose Julian Esteban
  • Saila eta Fakultatea: Geologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia