Zientzia zirkularra: Minbizia eta gorputzeko zelula gutxi batzuen norberekeria

JARDUERA BETETA

Gure gorputza ikaragarri ondo diseinatutako makina bat da, bera osotzen duten zelulen espezializazio eta kooperazioan oinarritua. Minbizia, gaixotasun talde anitz batek osotua egon arren, behar bezala jarduten ez duten zelula ugariren agerpen eta hedapenean oinarritzen da. Hitzaldian zehar, gorputzaren datu liluragarri batzuk partekatzeaz gain, minbizia, gehienetan, luzaro bizitzearen ondorio moduan sortzen den gaixotasuna bezala ulertzeko oinarri genetikoei buruz hitz egingo da.

Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlariaren izen-abizenak: Aintzane Apraiz García
  • Saila eta Fakultatea: Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia