Zientzia zirkularra: Termografia eraikinen efizientzia energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta

JARDUERA BETETA

Klima-aldaketaren aurkako borrokan, energetikoki efizienteak diren eraikinak lortzea Europar Batasunaren helburuetako bat da . Hori lortzeko tresnetako bat energia-auditoretzak dira. Tailer teoriko-praktiko honen helburua da, arlo horretan erabiltzen den termografia teknika ikasleengana hurbiltzeaeta STEM bokazioak sustatzea. Kamera termografikoak erabiliko dira espazio baten irudi termikoak hartzeko eta, horrela, zubi termikoak, hezetasunak eta infiltrazioak identifikatu ahal izateko.

Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlarien izen-abizenak: Arrate Hernández Arizaga eta Ana Picallo Pérez
  • Saila eta Fakultatea: Energia Ingeniaritza Saila. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa