JARDUERA BETETA
Gure gorputza etengabe komunikatzen diren milioika zelulaz osatuta dago, organismoak ondo funtziona dezan. Komunikazio hori seinale molekularren bidez ematen da. Seinale horiek zelulaz kanpoko besikuletan paketatu daitezke, distantzia luzeak egiteko eta beste ehun batzuetara iristeko. Zelula gaiztoak mezularitza-sistema horretaz baliatzen dira beste ehun batzuk hazteko eta inbaditzeko, metastasia sortuz. Mezu horiek detektatzean eta deszifratzean minbizia nola garatzen den sakonago ezagutzea ahalbidetzen digu.
Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila
- Hizlarien izen-abizenak: Ainhoa Alonso Pardavila eta María Larrinaga Ruiz
- Saila eta Fakultatea: Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Modalitatea: Hitzaldia
- Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Bizkaia
