Proposamenak 2024

Ikertzaileen Europako Gaua-n parte hartu nahi duzu?

Ikertzaileak eta euren lana gizartera hurbiltzea helburu duen ekimen horren ekitaldi nagusia, Ikertzaileen Europako Gauaren Azoka,  irailaren 27an ospatuko da Europa osoan. Gure unibertsitateak, G-9ko besteekin batera, ekimen horretan hartuko du parte aipatutako egunean 17:00tik-21:30etara Bilboko Areatzako kaian, txokoak edo stand-ak antolatuz.

Ikertzaileen Europako Gauak “Europar Batasunak definitutako misioak”  izango ditu ardatz nagusi. Proiektu horretan parte hartzen ari garen G-9ko unibertsitateek aurten sustatuko ditugun jarduerak batez ere bost misio hauekin lotutakoak izango dira:

  1. Minbizia.
  2. Ura eta ozeanoak.
  3. Lurzoruaren eta elikagaien Osasuna.
  4. Klima aldaketarako egokitzapena (gizarte eraldaketa barne)
  5. Hiri adimendunak eta klimatikoki neutroak

Beraz, gonbidatzen zaituztegu lerro nagusi horiekin zerikusia izan dezaketen proposamenak aurkeztera, edo aurretiaz prestatuta  dituzuenak egokitzera, modu naturalean horretarako biderik ematen badute behintzat. Proposamenak aztertzean, kontuan izango da proposatutako jarduerak gai-ardatzarekin daukan lotura,  baina edozelan ere, ez da ezinbestekoa jarduerak gai horrekin  loturarik izatea, Ikertzaileen Europako Gauaren azken helburua ikertzaileak eta euren lanak gizarteratzea baita.

Bidali zure proposamena formulario honen bitartez. Esteka gaituta izango duzu ekainaren 7ra arte:

Deialdiari buruzko zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko, idatzi, mesedez, helbide honetara: zientzia-astea@ehu.eus;  edo deitu zenbaki hauetara:

  • 94 601 24 33 (Arantza Ceballos)
  • 94 601 52 35 (Natalia Gutiérrez)