Minbiziaren aurkako Munduko Eguna – Otsailak 4

UPV/EHUk bat egiten du Minbiziaren aurkako Mundu Eguna dela-eta egingo den kanpainarekin, ikerketa bultzatzen jarraitzeko beharra sustatzeko, baita prebentzioaren, diagnostiko goiztiarraren eta zaintza zuzen eta bidezkoen garrantzia sustatzeko ere.

Minbiziaren aurkako Munduko Egunaren (2023ko otsailaren 4a) inguruko jarduerak Europar Batasunaren misio horrekin lotutako ikerketa-proiektu guztiak ezagutaraztera bideratuko dira.

“Minbiziaren ikerketa UPV/EHUn”

Go for the missions! Ekimen hau G9missions proiektuaren parte da. Proiektu horrek Horizonte Europaren bost misioak azpimarratzen ditu, mundu osoko gizarte-arazo handietarako konponbideak planteatzeko helburuarekin. Misio horiek lurzoruaren eta elikagaien osasuna zaintzera, minbiziaren aurkako borrokara, klima-aldaketara egokitzera, hiri adimendunen eta klimatikoki neutroen garapenera eta uraren eta ozeanoen zaintzara bideratuta daude. Horiek guztiek lagunduko dute Europako Itun Berdearen, Minbiziaren aurka Borrokatzeko Europako Planaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) helburuak lortzen.