Zientzia zirkularra: Zientzialariak eskolara bueltan

Zientzia Zirkularraren bidez, gure gizarteari ezagutza transferitzea eta Unibertsitatean sortzen diren azterlanak eta ikerketak komunikatzea sustatu nahi da. Bere helburu nagusia zientzia eta teknologia Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea da. Zientzia Zirkularraren programan, gure unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak ikastetxeetara joaten dira dibulgazio hitzaldiak edo tailerrak ematera.

Zientzia Zirkularraren programa Go for the Missions! (G9Missions) Europako proiektuaren testuinguruan antolatzen da. Europar Batasunak mundu osoko gizarte-arazo handietarako konponbideak planteatzeko asmoz abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioetan zentratua. Misio horiek minbiziari, klima aldaketara egokitzeari (eraldaketa soziala barne), urari eta ozeanoei, hiri adimendun eta klimatikoki neutroei eta lurzoruaren eta elikagaien osasunari buruzkoak dira. 2023/2024 ikasturte honen edizioak lehen aipatutako bost misioetatik hiru jorratuko ditu: 1- Minbizia, 2- Ura eta ozeanoak, eta 3- Lurzoruaren eta elikagaien osasuna. Beraz, dibulgazio hitzaldiak eta tailerrak hiru misio horiekin lotuta egongo dira nagusiki.

Hitzaldiak eta Tailerrak

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Teresa Campos López
  • Saila eta Fakultatea:
    Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea)
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Proposamen honek aurreiritziei aurre egiten die diskurtso historikoetan, datu arkeologiko espezifikoak berrikustean datza. Ehorzketa anitzak, gizabanakoei lotutako armamentua, gerra, ehiza eta hainbat giza talderen parte-hartzea aztertzen ditu, estereotipoak eta determinismoak desmuntatuz. Arkeologiak egungo estrapolazioez bestelako errealitateak erakusten ditu. Gonbidatu ikuspegi historiko berri horiek ezagutzera… ausartzen al zara aurkitzera?

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Estibaliz Gutierrez Ajamil
    Arturo Cancio Ferruz
  • Saila eta Fakultatea:
    Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpidearen Didaktika Saila. Bilboko Hezkuntza Fakultatea
    Eskultura eta Arte eta Teknologia Saila. Arte Ederren Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Hedadura mugarik gabe

Proposatutako jardueraren helburua da arteak eta kultura bisualak sentsibilizazio-tresna gisa eta minbizia duten pertsonei laguntza emozionala emateko baliabide gisa duten ahalmena erakustea. Patologia honen irudikapenen adibide nabarmen batzuk sartzeak aurreiritzi eta nozio estereotipatuen berrikuspen kritikoa sustatzeko dinamika bat eragingo du, metafora bisualak sortuz. Diziplinartekoa denez, tailerra egokia da bai Arte eta Humanitateetako ikasleentzat, bai Osasun Zientzietako ikasleentzat, bai bi jakintza-arloen arteko lankidetzetarako.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Ibone Ametzaga Arregi
  • Saila eta Fakultatea:
    Landareen Biologia eta Ekologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Gure bizitzan dauzkagun erronka desberdinei aurre egiteko, bizidunen eboluzioan hainbat erantzun daude, nahiz eta askotan ez ditugun ikusten. Biologiaren eta diseinuaren arteko zubia, gaur egungo arazo larrienak konpontzen laguntzeko erabil daiteke, naturan oinarritutako estrategiak bultzatuz.

Hitzaldiaren helburuak ikasleengan naturarenganako kuriositatea piztea eta biomimetikaren mundu izugarri horretan murgiltzea dira.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Virginia Guillen
  • Saila eta Fakultatea:
    Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Drogen kontsumoaren prebentzioa eta informazioa.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Pello Larrinaga Alonso
  • Saila eta Fakultatea:
    Energia Ingenieritza Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Hitzaldian zehar, Energiak historian izan duen garrantzia azalduko da modu didaktikoan. Nola ez den Industria Iraultzaren hasieran sortutako kontzeptu moderno bat ikusiko da. Hasierako ehiztari-biltzaileen janaria energia zen, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hasierak energia gorde eta kudeatu ahal izatea ekarri zuen. Bestalde, gizakiak ikusten du ingurumenetik energia lor dezakeela eta, horregatik, abere-errotak edo abereak etxekotzen ditu, garraiorako edo laborantzarako erabiltzeko. Azkenik, Industria Iraultzarekin, erregai fosilen erabilerarekin, egungo energia-krisiarekin, dagokigun trantsizioarekin eta zain ditugun erronkekin amaitzen da.

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Jonatan Nicolas Pérez Mostazo
  • Saila eta Fakultatea:
    Ikasketa Klasikoak Saila. Letren Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia

Inskripzio epigrafikoek gizarte erromatarraren konplexutasuna ezagutzeko aukera ematen digute, maila, genero, klase sozial, jatorri edo lanbide desberdineko pertsonen izenak eta gertaerak helarazten dizkigutelako. Hala ere, gutxitan erabiltzen dira baliabide didaktiko gisa. Tailer honetan ikasleei inskripzio latino errazak irakurtzeko oinarrizko tresnak emango zaie, eta, horien bidez, familiaren eta erromatarren garaiko gizarte-taldeen errealitateak ezagutzeko. Iraganeko gizarteen konplexutasuna ikusita, oraingo gizartean inklusibotasuna sustatzea espero dugu.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Alejandro Prieto de Dios
  • Saila eta Fakultatea:
    Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila. Letren Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Hedadura mugarik gabe

Historiaurrea hondakin fosilak aztertzen dituen diziplina da, gure jatorri urrunenak azaleratzeko, baina, zer lotura du egungo klima-aldaketarekin? Historiaurrean ba al dago lurrazala aldatzeko prozesurik? Gure egungo gizartea ulertzen lagun diezaguke? Orainaren eta iraganaren arteko solasaldi honetan, meatzaritzako eta industria-estandarizazioko lehen ebidentziei helduko diegu, harrizko lanabesen azterketa geoarkeologikoaren bidez. Horrek gure planeta arriskuan jartzen duten portaera kaltegarrien ernamuina ulertzen lagunduko digu, baina, era berean, gizaki egiten gaituenari buruz hausnartzeko aukera emango digu.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Belén González Gaya
    Juan Francisco Ayala Cabrera
  • Saila eta Fakultatea:
    Kimika Analitikoa Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia, Gipuzkoa

Tailer honetan, gure eguneroko bizitzan sortzen ditugun kutsatzaile emergenteen gaia landuko da (farmakoak, pestizidak, plastifikatzaileak, kontsumorako produktuak, etab.), behin ingurumenera askatuta uretako eta itsasoko ekosistemeetan ondorio kaltegarriak izan ditzaketenak. Lehenik, gaiari buruzko sarrera bat egingo da, eta, ondoren, parte hartzeko dinamiken bidez, ikusiko da zer kutsatzaile mota askatzen ditugun, zein alternatiba ditugun, eta zer eragin izan dezaketen gure ozeanoetan.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Harkaitz Bengoetxea Odriozola
  • Saila eta Fakultatea:
    Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: LH 6
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Tailer honen bitartez garuneko gaixotasunen inguruko ikerkuntza ezagutzera eman nahi dugu. Garunaren osasunaren mantenuan elikadura eta ohitura osasuntsuek duten garrantzia azpimarratzeko, ikasleek elikagai desberdinen artean aukeratu beharko dute, hauek gaixotasunak garatzeko arrisku faktore diren edo ez asmatuz. Horrez gain, laborategiko lagin desberdinak eramango ditugu, mikroskopioaren laguntzaz zelula osasuntsu eta ez osasuntsuen artean desberdintzen saia daitezen. Azkenik, zertarako erabiltzen dugu garuneko atal bakoitza? Galdera horri erantzuteko “garun-txapel” bat egingo dugu, garuneko atal desberdinen izenak eta funtzioak azaltzen dituena.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Cristina Penas Lago
  • Saila eta Fakultatea:
    Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko haur eta gazteentzat zuzendutako hitzaldi interaktibo honetan, zelula osasungarrien eta tumoralen arteko desberdintasunak ezagutzera emango dira eta eguzki-erradiazioak larruazalari nola eragiten dion azalduko da. Eguzki-esposizio segururako aholkuak emango dira eta larruazalean aldaketak detektatzeko ABCDE teknika erabiliko dugu. Helburua da oinarrizko kontzeptu zientifikoen ulermena bultzatzea, eguzki-babeseko ohiturak sustatzea eta larruazalaren osasunari buruzko kontzientzia sortzea txikitatik.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Adrián Bozal-Leorri
  • Saila eta Fakultatea:
    Landareen Biologia eta Ekologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Gari-landareek lagundu al dezakete nekazaritzak sortutako kutsadura murrizten? Nekazaritzaren bilakaeraren errepasoa egiten dugu eta labore modernoek klima-aldaketari nola aurre egiten dioten ikusten dugu, ingurumenari kalterik egin gabe elikadura-ekoizpen maila berdinei eutsi ahal izateko.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Jose Maria Etxabe Urbieta
  • Saila eta Fakultatea:
    Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 3, LH 4, LH 5, LH 6
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Gipuzkoa

Itsasoak hondakin ugari jasotzen ditu, bai kantitatean, bai aniztasunean. Asko eta asko plastikoak dira eta oso iraunkorrak dira. Denok eta herrialde guztiek kutsatzen dute. Hitzaldian gai honetaz hitz egingo dugu, baita jasangarriagoak izateko egin dezakegunari buruz ere.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Arturo Apraiz Atutxa
    Jose Julian Esteban Guzmán
  • Saila eta Fakultatea:
    Geologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Lurrikara eta tsunamien inguruko 10 minutuko azalpen orokor baten ondoren, “Basque tsunami tank” eta “Basque shake table” gailuekin tsunami eta lurrikarak zer diren, nola funtzionatzen duten eta hildakoen kopurua murrizteko zer egin daitekeen ikusiko dugu.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    María Teresa Gómez Sagasti
    Raquel Esteban
    Unai Artetxe Aspiunza
  • Saila eta Fakultatea:
    Landareen Biologia eta Ekologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Landareek, lehen begiratuan, geldirik dirudite. Hala ere, euren funtzionamenduan sartzen garenean, jarduera hutsa direla ohartzen gara. Eta jarduera hori, ezezaguna bezain funtsezkoa, estuki lotuta dago lurzoruaren osasunarekin. Gure oinen azpian organismo-sare konplexu bat hedatzen da, lurzorua elikagaiak ekoizteko eta gure ongizaterako baliabide erabakigarri bihurtzen duena. Esperimentu sinpleen bidez, landareek eta lurzoruek betetzen dituzten funtsezko funtzioetako batzuk aztertuko ditugu, ezinbestekoak baitira gure gizartearen erronka handiei aurre egiteko, hala nola, basoen osasuna, klima-aldaketa, elikagaien segurtasuna eta lurzoru degradatuak berreskuratzea.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Ekain Payán Ellacuria
  • Saila eta Fakultatea:
    Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saila. Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

2020an Zaldibarko zabortegia erori izana bezalako gertakariek agerian uzten dute lurzoruaren osasunari heltzeko beharra, baliabide natural mugatua eta berebiziko garrantzia duena, kontsumitzen ditugun elikagaien % 95en iturria baita. Ondorio horietarako, eta NBEren 15. GJHarekin (“lurreko ekosistemen bizitza”) lerrokatuta, hitzaldi honen helburua da, alde batetik, ikasleei Euskadiko oinarrizko araudiaren eta printzipioen berri ematea (ekainaren 25eko 4/2015 Legea, 2030eko Lurzorua Babesteko Estrategiaren sorburua); eta, bestetik, herritar proaktibo gisa lurzoruaren prebentzioaz eta defentsa iraunkorraz kontzientziatzea, besteak beste, kutsaduraren, euri-ereduen aldaketaren eta giza jardueraren aurrean.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    María Dolores Boyano López
  • Saila eta Fakultatea:
    Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Hitzaldi honek ikerketa biomedikoa aztertzen du, melanomarako adimen artifizialeko proiektu bat nabarmenduz. Oinarrizko ikerketari eta ikerketa translazionalari buruz eztabaidatuko dugu, biomedikuntzan diziplina anitzeko lankidetzaren garrantzia azpimarratuz. Helburua da ikasleak inspiratzea ikerketa biomedikoko karreratzat hartzera, adimen artifizialaren aplikazioa sakonago ulertuz melanomaren diagnostikoan eta pronostikoan, eta gure ikerketa-taldeak egiten duen ikerketa translazionalaren eta diziplinarteko lankidetzaren garrantzia nabarmenduz.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Aintzane Apraiz García
  • Saila eta Fakultatea:
    Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Gorputza miloika zelulaz eratuta dago eta guztiz beharrezkoa da beraien arteko elkarrekintza jarraia eta egokia organo zein izakiak berak bizirauteko. Minbizi zelulek, gehiegi ugaltzeaz gain maiz funtzionalitatea galdu duten zelulek, oreka hori apurtzen dute. Hitzaldi honek minbizi zelulek dauzkaten ezaugarriak azaltzea du helburu; baita minbizi mota batzuen eta faktore genetiko edo inguruneko faktoreen arteko lotura modu erraz batean azaltzea.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Rafael Morales Arboleya
    Carolina Redondo Esteban
  • Saila eta Fakultatea:
    Kimika Fisikoa Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Nanoteknologiak propietate berriak dituzten materialak diseinatzeko aukera ematen du, minbiziaren aurkako terapia berritzaileak garatzeko erabil daitezkeenak. Tailer honetan erakutsiko da txanpon forma duten imanak eta tamaina oso txikikoek (nanometroak) minbizi-zelulen heriotza eragiteko gai direla. Mikroskopioan tumore-ehunak ikusiko dira, eremu magnetikoak sortuko dira, eremu horiekin imanak manipulatuko dira, eta iman hain txikiak nola egin daitezkeen erakutsiko da.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Ruth Prieto Montero
  • Saila eta Fakultatea:
    Kimika Fisikoa Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Minbizia gaur egungo osasun-arazo nagusietako bat da, eta hainbat tratamendu ikertzen ari dira. Gaitz honi aurre egiteko ikertzen ari garen estrategia interesgarrienetako bat argia erabiltzen duena da, Terapia Fotodinamikoa. Terapia honetan, argiaren bidez konposatu fotoaktibo bat aktibatzen da (argazki sentsibilizatzailea), zeinak zelulen heriotza eta zelula kantzerigenoak suntsitzeko gai den espezie zitotoxiko bat sortzen duen. Gainera, konposatu horiek ez dira berez toxikoak, argia behar baitute aktibatzeko, eta horrek albo-ondorioak murriztuko lituzke.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Ivan Martínez de Estibariz Royuela
  • Saila eta Fakultatea:
    Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Hitzaldi honen bidez, gazteenak kontzientziatu nahi dira bizi-ohitura osasungarrien garrantziaz eta minbizi jakin baten garapenaren prebentzioaz. Dibulgazio-hitzaldi erraz bat izango da, eta, bertan, honako gai hauek jorratuko dira: minbizia garatzea eragin dezaketen arrisku-faktoreak (tabako-kontsumoa…), minbizia prebenitzea edo minbizia antzematea. Horrez gain, bingo-estiloko joko bat egingo da, azkenean sariak banatuz. Jokoan, zenbaki bakoitzak hitzaldian ikusitako kontzeptuen inguruko mezu bat eramango du, entzuleen arreta bereganatzen asmoz. Horrez gain, kiwi batetik DNAa erauzteko esperimentu bat egin ahal izango da.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Naiara Ortuzar Markes
  • Saila eta Fakultatea:
    Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: LH 4
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Tailer honen bitartez garuneko gaixotasunen inguruko ikerkuntza ezagutzera eman nahi dugu. Garunaren osasunaren mantenuan elikadura eta ohitura osasuntsuek duten garrantzia azpimarratzeko, ikasleek elikagai desberdinen artean aukeratu beharko dute, hauek gaixotasunak garatzeko arrisku faktore diren edo ez asmatuz. Horrez gain, laborategiko lagin desberdinak eramango ditugu, mikroskopioaren laguntzaz zelula osasuntsu eta ez osasuntsuen artean desberdintzen saia daitezen. Azkenik, zertarako erabiltzen dugu garuneko atal bakoitza? Galdera horri erantzuteko “garun-txapel” bat egingo dugu, garuneko atal desberdinen izenak eta funtzioak azaltzen dituena.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Susana Bulnes Sesma
  • Saila eta Fakultatea:
    Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
    Farmakologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Tailer honen bidez, garuneko gaixotasunei buruzko ikerketa ezagutarazi nahi dugu. Elikadurak eta ohitura osasungarriek garuneko osasuna mantentzeko duten garrantzia aztertuko dugu. Ikasleek elikagaien artean aukeratu beharko dute, eta gaixotasunak garatzeko arrisku-faktoreak diren ala ez asmatu beharko dute. Horretaz gain, parte-hartzaileek ikertzaile lanak egingo dituzte, eta, horretarako, mikroskopio bat erabiliz, zelula txar batzuk aurkitu beharko dituzte garuneko tumore baten barruan. Azkenik, zertarako erabiltzen dugu garunaren zati bakoitza? Galdera horri erantzuteko, burmuineko atalen izenak eta funtzioak azalduko dituen “garun-kapela” bat egingo dugu.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Maite Iris García Collado
  • Saila eta Fakultatea:
    Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila. Letren Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Hedadura mugarik gabe

Arkeologia ez da soilik lurrean zulatzea eta altxorrak aurkitzea! Oturuntza batean jan ziren animalien hezurrak, fruituen hondarrak eta askaltzeko erabiltzen zituzten haziak, baita beren eskeletoaren konposizio kimikoak ere, iraganeko pertsonen elikadurari buruzko informazio asko ematen digu, eta arkeologook hori argitzeko tresna egokiak ditugu. Hitzaldi honetan, gure arbasoen dieta berreraikitzeko hainbat material nola konbina ditzakegun ikusiko dugu, aniztasun geografikoa eta emakumeen, gizonen, nesken eta nerabeen arteko desberdintasunak azpimarratuz.

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Beatriz Apellaniz Unzalu
    Edurne Rujas Díez (Ikerbasque ikertzailea)
  • Saila eta Fakultatea:
    Fisiologia Saila. Farmazia Fakultatea
    Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saila. Farmazia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Araba

Ba al zenekien gure gorputzek badutela barne-armada bat inbaditzaile arriskutsuei aurre egiten diena, zelula kantzerigenoei bezala? Antigorputzak bezala ezagutzen diren heroi ikusezinak aurkezteko ordua da! Antigorputzak gure sistema immunologikoko soldadu bezalakoak dira, eta tailer honetan esango dizugu zergatik diren hain garrantzitsuak, nola funtzionatzen duten, eta, gainera, aukera izango duzu ikusteko nola sortzen ditugun antigorputz horiek laborategian eta nola laguntzen duten bizitzak salbatzen.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Zuriñe Baña
    Oihane Díaz de Cerio Arruabarrena
    Pamela Ruíz Rodríguez
  • Saila eta Fakultatea:
    Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Proposatutako tailerraren helburua 6-10 urte bitarteko umeei ozeanoetako bizitza mikroskopikoa hurbiltzea izango litzateke, baita ozeanoetara heltzen diren kutsatzaileek haiengan eduki dezaketen ondorioaz kontzientziatzeaz ere. Jarduera desberdinak proposatzen dira:

  1. Ikasleek ur laginak tindatu eta prestatuko dituzte mikroskopioan begiratzeko.
  2. Animalia desberdinen ehunetan aurki daitezkeen nanoplastikoek eta beste xenobiotikoek eragindako kalteak behatu mikroskopioan.
  3. Guk diseinatutako mahai-joko batera jolastu ikasitako guztia finkatzeko.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Cristina Peña Rodríguez
  • Saila eta Fakultatea:
    Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 2, DBH 3, DBH 4
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Gipuzkoa

Gaur egun plastikoa da gehien erabiltzen den materialetako bat bere propietate fisiko eta mekanikoengatik. Noiz sortu zen eta egungo egoera aztertuko da. Plastikoen hondakinen kudeaketa funtsezkoa da ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren ikuspegitik. Termino birziklagarrien, berriztagarrien eta biodegradagarrien arteko desberdintasunak aztertuko dira. Gainera, itsasoko zaborren zati handi bat dira, eta, beraz, hondakin horiek itsasora nola iristen diren eta ingurumenean nola eragiten duten aztertuko da.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Jose Maria Etxabe Urbieta
  • Saila eta Fakultatea:
    Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika Saila. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: LH 3, LH 4, LH 5, LH 6
  • Hizkuntza: Euskara
  • Hedadura geografikoa: Gipuzkoa

Hirietan zarata ugari egoten da. Zer egin dezakegu zarataren aurrean? Zer da soinua, nola hedatzen da eta zarata gutxiagotzeko denok zer egin dezakegu? Galdera hauek erantzuten saiatuko gara.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Nahiara Muguerza Latorre
  • Saila eta Fakultatea:
    Landareen Biologia eta Ekologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia, Gipuzkoa

Hitzaldi honetan substratu harritsuko komunitate bentonikoen garrantzia bioadierazle gisa azalduko da. Era berean, marearteko zonaren berezitasunak ikusiko dira eta euskal kostaldeko makroalga tipikoak errepasatuko dira, batez ere klima-aldaketaren ondorioz azken urteotanizandako aldaketak aipatuz.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Iñigo Martínez de Alegría
  • Saila eta Fakultatea:
    Teknologia Elektronikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Taillerrean DBH 1-4, batxiller 1-2 eta Lanbide heziketan STEAM programan murgiliduta dauden irakasleei urpeko dronak eraikitzen erakutsiko zaie, gero haiek heuren ikasleei proiektua aurrera eramaten lagundu ahal izateko.

Teoria eta ozeanoetan dronak erabiltzeko beharra azalduko da, muntatzeko prozesua, beharrezko materialak, eta drona probatu eta martxan jartzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko dira tailerrean. 4 orduko iraupena izango luke, saio bakarrean edo 2 orduko bi saiotan.

Hitzaldiak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Gorka Zubia Garea
  • Saila eta Fakultatea:
    Matematika Aplikatua Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Askotan, batxilergoko ikasleek ez dakite zertan aritzen garen Telekomunikazio Ingeniaritzan. Asko harrituta geratzen dira Ate Irekien Jardunaldietan azaltzen diegunean “Telekoek” denetarik egiten dutela, kanpoko desfibriladore automatikoetan ezartzen diren berpizte-algoritmoetatik, distantzia neurtzeko sentsore fotonikoak, desplazamendu angeluarrak, lisozima eta beste molekula batzuk detektatzeko ere bai; ahotsaren sorkuntza sintetikoa, besteak beste, ELAko gaixoei laguntzeko; datuen transmisioa korronte elektriko bidez, argi bidez… zibererasoen detekzioa eta zibersegurtasuna, kriptografia kuantikoa, komunikazio kuantikoak… eta agian lehen begiratuan Teleco barruan planteatzen ez diren beste gauza asko, baina gaurkotasunekoak dira guztiak.

Tailerrak ez du eskaera gehiagorik onartzen

  • Hizlariaren izen-abizenak:
    Miren Itsaso Martínez Santos
    Esther Acha Peña
    Nerea Viar Antuñano
    Borja Baltasar Pérez Martínez
  • Saila eta Fakultatea:
    Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Tailerra
  • Maila edo kurtsoa: DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Hasteko, galdera hau egingo da: Zer da ura? Ondoren, ikasleek material plastikoarekin eraikiko dute ur-molekula. Ura H2O bakarrik ez dela uler dezaten, ur mota desberdinak dastatuko dira (ur destilatua, ur gazia eta ur gatzaga) eta ulertuko dute hautemandako aldea uraren konposizio kimikoaren ondorio dela. Diferentzia kimiko horiek zenbatuko dituzte eroankortasun-neurgailu elektriko bat erabiliz. Azkenik, urak mikroorganismoak ere badituela ulertzeko, haien kalitate biologikoa ere aztertuko da, aldez aurretik landatutako Petri plakak erabiliz.